Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Eskuz Eskuren biltzar nagusia
Eskuz Esku etorkinez arduratzen den elkarteak, maiatzaren 7an (10:00), Mindegia gelan, biltzar nagusia eginen du. Lehen partean laguntzen dituen etorkinen egoeraren berri emanen du. Ondotik ohi den bezala txosten morala eta urteko kontuak aurkeztuak izanen dira.
Elkarteak deia zabaltzen du administrazio kontseiluan lan egiteko eta elkarteko komisioetan parte hartzeko nahi duenak ateak idekiak dituela.
Elkartearen proiektu...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Herri Urrats "Itzulera" badator
Aurten antolatzaileek, lehenbiziko Herri Urratseko zapataren logoaren irudia ezarri dute, "Itzulera 2022" adieraziz. Bi urtez segidan Senperen halako hutsunea sentitu dugu, maiatzeko bigarren igandearekin, Herri Urratsen hitzordua herritarren baitan hain baita sartua. Zorionez oraingoan izurrite edo pandemia kezkagarri hori gibelean utzirik, euskararen besta xoragarri hortara hurbiltzen ahalko gira, pozez beterik. Aintziraren inguruak...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Maiatzaren 7an, larunbat arratsaldean (14:30), Harriet Baita karpan, "Pays d'Art et d'Histoire"-k gomita luzatzen du, portuko eta Récollets penintsularen oroitzapenak partekatzeko. Lehen parte-hartze topaketa huntan, Donibane Lohizune eta Ziburuko badiaren ondarearen ezagutza aberasten laguntzeko aukera izanen da. Proiektuaren aurkezpen orokorra egin eta, tailerrak antolatuak izanen dira, Akitania Berriko unibertsitateko ikasleek gidaturik.
Ahozko testigantzak grabatuko dira,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Arranoak futbol elkarteak bere 40 urteak joan den abenduan ospatu nahi ukan zituen, bainan aroarengatik behar ukan zituen denak ezeztatu. Aldi huntan espero du aroa alde izaitea eta maiatz hunen 14an eginen du urtebetetze horren ospakizuna. Nesken arteko partida izanen da (13:30), ortzaiztar elkarteak neska talde bat sortzen ari baitu. Ondotik (15:30), sasoi huntan Uxarako zelaian jokatuko den xapelgoko azken partida izanen da, Arranoak eta Uztaritzeko Lapurtarren artean. Partiden ondotik,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Xabier Itzaina itsasuar CNRS-ko ikerlariak mintzaldia emanen du, maiatzaren 6an (19:00) Kanboko mediatekan. Latsarria elkarteak gomitatu du, Mixel Labeguerie zenaz "Egunsentia kantu doinu eta dantza biltzaile" deitu konferentzia emanen du, Mirentxu Aguerrek kantu batzuk emanen dituela.
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
"Zangoak Arin"-en biltzar nagusia
Zangoak Arin elkartearen biltzar nagusia apirilaren 28an, goizarekin, Lur Berrin iragan da. Jean Grane lehendakariak ongi etorria deneri egin du, partikulazki kide berrieri. Elkartea beti handitzen ari da, korrikari gidak beharko dituela emendatu errana izan da. Hil direnak gogoan ukan ditu. Béatrice Ollier idazkariak urteko aktibitateak ongi pasatu direla erran du eta Xabi Larregle diruzainarentzat kontuak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016