Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Finalean galdu
Union Basque batasunak antolatu pilota txapelketaren finalak, Luhusoko trinketean iragan ziren, joan den larunbatean zortzi. Kimuak A sailean, Abarratia batasunaren kontu, Téo Etcheverry eta Imanol Goyeneche ari ziren saratarren kontra. Partida nekez abiatu ondoan, 10-01 eta 26-11 galduz, gero eta azkar lotu dira, 29-32 hurbildu arte. Baina ez aski Sarako Kaiet Alduntzin eta Unai Berasateguiri nagusitzeko. Azkenean hauek 40/32 txapela ereman dute....
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
"Munduko itzulia 80 minutuz"
Belharra Trio taldeak "Tour du monde en 80 minutes" ikusgarria, apirilaren 29an (20:30), La Perle gelan eskaintzen du. Musika klasikoa maite dutenek plazer hartuko dute, musikaren bidez bidaia egiteko aukera ukanen dute: Ravel, Turina (Espainia), Shostakovitch (Errusia), Martin (Irlanda), Piazzola (Hego-Amerika)... eta Sheng (Japonia).
Sartzea 10€, 12 urtez petik 5€.
...Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Pastorala - Xaretako lau herrieri, Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiri, galdera egina izan zen pastorala antolatzen ahal zutenez. Beraz deliberoa hartu dute eta "Maddiren trajeria" pastorala emanen dute, urriaren 15a inguruan Zugarramurdiko lezeetan. Herri bakoitzetik jende andana muntatu da, Saratik 12 badire, denak jadanik errepikan hasiak dira. Zugarramurdiko errebotean egiten dituzte. Ukanen dute lan, bainan ez naiz...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Herriko Kontseilua
Azken bi urte hauetan, herriko finantzak egonkortu ondoan, 2022ko aurrekontuen onartzean, oposizioak kontra bozkatu du. Ororen buru, herritarren zerga tasek ez dute emendatzerik ukanen, berri onarekin ez gira haserre. Halere gastuek goratzea ukan behar lukete, nahitez gora xifratuak izan dira, gaurko egoera internazionalak duda-muda anitz sortzen dituelakoan. Diru sarrerak aldiz apalago ikusiak dira, hemen ere gauzak ez baitira ongi menperatuak....
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Birziklatu zure mugikorrak
Urte hasieran, Pirinio Atlantikoetako Auzapezen Elkarteak partaidetza bat izenpetu du "Orange"-ekin mugikorrekin birziklatzea sustatzeko.Bilketa honek gure kontsumo digitalak sortzen duen karbono aztarnaren gainean zuzenean aritzea ahalbidetzen du, gure baliabide naturalak ukitu gabe materialak birziklatzea eta enplegu solidarioa sortzea (25.000 terminal birziklatuek enplegu bat sortzen dute). Biztanle kopuruaren proportzioan bilketa...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Herriko kontseiluan gatazkak
2020ko herriko hauteskundeetan, Kotte Ecenarroren zerrendak eta Hendaia Biltzen abertzaleen taldeak 2. itzulian akordioa lortu zuten eta elkarrekin presentatu ziren, gehiengoa lortzen zutela.
Joan den astean jakin da aliantza hori hautsi dela. "Argi eta garbi, ez dugu gehiengo honi lotuta segitu nahi. Guretzat ezinezkoa bilakatu da talde horretan parte hartzea. Herriko kontseiluan lanean segituko dugu, baita batzorde zein...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016