Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Latseko erreka
Iragan ostegunean, apirilaren 28an, arratsalde erditan, herritar eta ibiltari batzu ohartu dira Latseko errekako urek kolore eta usain bitxia zutela. Handik berehala, Errobi errekako ur guziek kolore hori-gorraila hartu dute.
Itsasuko Herriko Etxetik, berehala abisatuak izan dira Elkargoko eta Baionako uraren arduradun eta zerbitzuak, Departamenduko arduradunak bezala. Latsen hartua den Baionako...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Ohidurak aldatu
Bigarren aldia da (CPIE) Euskal Herriko ingurumenaren alde lan egiten duen egiturak, Euskal Elkargoaren laguntzarekin janariaren aldeko desafioa abiatzen duela. Udaberria, bakotxaren jateko moldeak aldatzeko mementoa omen da. Hauxe da parioa: elikadura iraunkor baten alde egitea, janaria erostetik ondarkinen tratatzeraino, buxeta emendatu gabe eko-jestu xinpleak garatuz. Molde iraunkorrean elikatzeak erran nahi du sasoinekoa jatea, tokikoa, gure...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
"Saga Ikastola" antzerkia
Izpuran arrakasta handia ukan du "Saga Ikastola" antzerkiaren lehen emanaldiak. Garazi eta Munhoa ikastoletako burasoek dute Pantzo Hirigarairen obra berria landu, Garaziko ikastolaren 50 urteak ospatzeko. Arberoa ikastolak gomitatu ditu, maiatzaren 13an (20:30) Armendaritzen emana izanen da, aitzin eta ondotik jatekoa eta edatekoa segurtatua izanen da.
Armendaritzen Pantzo Hirigarai ezaguna da, azken urtetan udako antzerkiak idazten...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
XIRUk aurten ospatzen züan düala 50 urte Gotaineko gelan izan zen lehen kantaldia!
1972, martxoaren 26a: lau paretak ez ziren orano txit ürrentürik eta ehünka so egile lehiatzen ziren
kartsü, egünko egünean euskal kantu klasikoa ziratekeaner behatzera: Etxahun Iruri, Etxamendi eta Larralde, Ospital etea Carrere, Festara, "Beñat Sarasola eta bere taldea" (Guk izena ez zen orano agertzen), eta prefosta Xiberotar gazteak, hala nola Ortzadarra, Oskarbi taldea...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Oinak Arin 60 urtemuga
Egia erran Oinak Arin Beskoitzeko dantza taldeak aurten 61 urte ospatuko ditu, bainan 2021ean izurritearengatik ospakizun egunak ezeztatuak izan ziren. Beraz aurten ospatuko ditugu, alde batetik "Haurren eguna" apiril huntan, "Helduen eguna" aldiz agorrilaren 20an edo 27an aroa ikusiz.
Haurren 60. ikusgarria apirilaren 30ean (20:30) Lokarri ezker paretan iraganen da.
Batzuentzat lehen aldia agertokira igotzea, bertzentzat ohidura...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
"Beti astelehena, Gernika 85"
Harrieta Baita karpa azpian, apirilaren 29an (20:30), emanaldi artistikoa ikusgai izanen da. Gernikako 85. urtemuga kari, Xabier Soubelet herritarrak du obra hau muntatu. Berekin dituela Maddi Irigoien biolinean, Nat Cazarré gitarran. Ikusgarri tartean, "Txoria badator, txoria badoa" Xabier Soubelet-ek idatzi eleberriaren pasarte batzuk Maialen Fauthoux-ek irakurriko ditu.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016