Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Heriotze
Leispartzeko Marie Jeanne Liciaga (Eyharabide sortua) zendu da 94 urtetan.
Doluminak Marie Jeanne zenaren familia guziari.
Herriko proiektuak
Abiatuak dituen proiektuen berri eman dauku herriko kontseiluak, etxerat bidali daukun agerkariaren bidez:
- Bortzirieta eta Kurutxetan plantatu nahi dituen lan eremuen egingarritasuna ikertzen ari dira eta Euskal Elkargoaren gerizapean erosiko...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Sortzeak
Azken hilabeteetan, herrian 7 sortze ukan ditugu. Paul, joan den buruilaren 2an sortua, Grégory Coulange eta Emmanuelle Péluard dira burasoak, Elixaldeko bidean bizi direnak. Lunah Alice azaroaren 2an sortua, burasoak Leïla Colombani eta bere laguna, Errekartia etxean bizi dira. Yaël André, urtarrilaren 5ean sortua, burasoak David Bidegain eta Raphaelle Adoglo dira, Marineldea bizitegikoak. Juliette, otsailaren 4an sortua, burasoak Jérémy Blot eta...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Irulegiko Irratiaren 40 urteak
Larunbat eguerdi aldean, Irulegiko Irratia sortuz geroztik, ibili diren laguntzaileak eta langileak bildu dira, 40 urteak ospatzeko. Lehengo bideo batzuk ikusgai zirela, hurbilduak zirenak solasean goxoan, oroitzapen batzuk aipagai ziren. Jojo Bidart, Irulegiko Irratiko sortzailea eta gaurko presidenteak hitza hartu du: "1981eko maiatzeko haizeak aski azkar ufatu zuen, ordu arte zen uhinen monopolioa hausteko, irrati libreak onartzeko"....
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Korrika
Aurtengoan, izturiztarren parte hartzea sekulan baino handiagoa izan zen. 2314. kilometroan Hazparne Paxkoenean, Artetxea, besta batzordea, Arberoako joaldunak, elkartetako kideek eta Herriko Etxeko ordezkaritza azkarrak (auzapeza, 2 auzapezorde, orotara bospasei hautetsi), elgarrekin kurritu zuten. Ondotikako Arberoa ikastolarenean ere herriko haur eta buraso andana ederra ibili zen. Beste anitzek (kirolariek) urrunagoko lasterkaldi luzeak egin...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Mariñelako besta alegerak
Pazkokari, biziki besta alegerak izan dira Ziburuko Mariñela auzoaldean. Lehenik, larunbatean, mus lehiaketa pollita, igandean mutxikoak, eta astelehenean bazkari ona. Mariñelak danborrada trenpu onean, Ziburu Euskaldun kantari taldea ere ba. Bazkaria hastean, jende guziak xutik, Panpi Laduche gogoan, anitz urtez berak airostua besta hori, kantatu da "Agur jaunak". Gero, jateko hautak, usaian bezala...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Maite Barnetche zenaren bideoak ikusgai
Apirilaren 24an igandez, bozka eguneko bigarren itzuli egunean beraz, zinema salan hiru bideo erakutsiak izanen dira, hiruak Maite Barnetche kazetalariak eginak.
Lehena 1976an egina Aldudeko orduko gazteen gogoetak agertzen dira, Alduderen geroaz.
Bigarrena 1980koa da. Antzerkiari esker astean barna herritik kanpo diren gazteak berriz ere elgarretaratzen dira. Badute zer erran...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016