Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Olerkarien udaberria
"Olerkarien udaberriaren" kari, Herriko Etxeak herritarreri deia egin du, beren idatzia ala hautatu olerkia igor dezaten. Anitzek erantzun diote eta horri esker erakusketa sortu da. Apirilaren 4tik, Herriko Etxeko sartzean, bisitariek deskubri ditzakete testu desberdinak: pertsonalak, kantuen testuak... eta olerki klasikoak. Itxurak ere desberdinak dira: kaligramak, haïkuak, haïbun, slam, testu libro luze ala labur, euskaraz, frantsesez baita...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
"Isilik daude harriak"
Apirilaren 23an, Bordelin Fabrikan, Estitxu Pinatxok kontzertua emanen du (20:00). Ideien gaineko kontrola konstantea da ikusgarrian zehar izanen dena. Gaur egungo adierazpen artistikoeri betoa jartzeko edo debekatzeko entseguak, jarritako zigorrek adierazpen-askatasuna gibelka ez ote doan pentsatzera eramaiten gaitu.
Estitxu musikari beratarrak, "Isilik daude harriak" bere bigarren obra aurkeztuko du. Disko berri hau dokumentazio eta...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Heriotze
Jean-Pierre Erguy zendu da joan den astean. 87 urte eginen zituen heldu den ekainean. Hau ginuen azken sei urte horietan gure idazkari izandako Jenofaren aita. Sortzez amoroztarra, Bithiriñara etorri zen, laborantzaz bizitzeko, Odette anderearekin ezkondurik. Seme bat ukan dute, Dominique, etxaldearen segida hartu duena, eta bi alaba, Jenofa eta Irène. Eta hiru haur ttipi, Matthias, Emma eta Maddalen. Azken urteetan, osagarria...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Hauteskundeak
Bozdunak: 1.797. Bozemaileak: 1435 (%79,85). Xuri: 16 - Baliogabeak: 12. Baliodunak: 1.407. Macron: 370 boz, Lassalle: 263, Mélenchon: 209, Le Pen: 183, Jadot: 99, Poutou: 74, Pécresse: 64, Zemmour: 57, Roussel: 38, Hidalgo: 24, Dupont-Aignan: 18 eta Arthaud: 8.
Aste Sainduko ospakizun nagusiak
Ostegun Sainduz: Azken Afariaren ospakizuna Itsasun (20:00). Ostiral Sainduz: Pasionearen ospakizuna Ezpeletan (20:00). Pazko...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Itsas-ikastegia bide hobean
Joan den urtean eta frango luzaz untsa giro nahasia ukan zuten Ziburuko itsas-ikastegian. Alde batetik beren arteko eztabaida zonbait eta bestetik arrangurak gero eta ikasle gutiago zutela, orotara 65 baizik ez. Ttipitze hori parte segurik izurritearengatik izaiten ahal. Geroztik izan da aldaketa parrasta. Zuzendari berria jin zaiote, Jean Bourdaa, lehiatu dena bazterrak lasaitu nahiz. Bestetik, itxuren arabera heldu den...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Koruak Saran - Euskal Herriko elizetako koralak, "Kanta Jaunari", bi urtetarik elgarretatzen dira. Aurten apirilaren 3an Sarako elizan zuten beren eguna, Jean Eliçagaray Larrungo Izpiritu Sainduko parropiako erretoreak meza nagusia eman du, bere apez lagunekin, 9 baziren eta koraletako 300 kantari. Meza ongi kantatu dute, Gerard Ravon buruzagiaren eskutik eta Jean-Marie organo joilearekin. Jokintxo Jauregui Saran sortua,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016