Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Korrika
Apirilaren 9 eta 10 gauean Korrika Hendaiatik pasatuko da. Karia horretara, apirilaren 9an herriko elkarte desberdinek animazioak antolatzen dituzte. Akelarre eta Baleak egoitzetan bazkaria (13:30), poteo alaitua Hendaiako ostatuetan (16:00), kontzertuak Enbata gaztetxean (19:00) eta gauerditan denak prest izanen dira lasterka aritzeko. Ondotik Borderline Fabrika idekia izanen da, ostatua eta musika izanen da.
Motibatu eta ttipi ttapa lekukoa...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
XIRU 2022
Apirilaren 15, 16 eta 17an musika eta sorkuntza Xiberoan Gotaine Irabarnen eta Ligin iraganen da.
50 urte lehen kantaldia egin zela Gotaineko gela berri berrian, Etxamendi eta Larralde, Pantxoa eta Peio, Guk, Etxahun Iruri... gure herriaren botzak! Botz berriak aurten, gela berritüa, xede berriak, zaharretik berri, Elkano, Aztarnak, erroak, rootsak, Xiberootsak... eta sortu ziren besteak.
Apirilaren 15a (21:00) Ligiko elizan, Euskal...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Kantonamenduko 3 pare hoberenak sailkatu finalerako
Union Basque batasunak antolatu Frantziako mus txapelketa bururatzera doa. Joan den ibiakoitzean, herrietako ordezkariak kantonamendu edo eskualde guzietan bildu ziren, hauen artean egin haitaden ondotik, lehenak ziren sailkatu Pazko astelehenez Iholdin iragan beharra den final handiarentzat. Gure eskualdeari doakionez, 20 muslari pare Ahurti, Aiherra, Bardoze, Bastida, Beskoitze eta Izturitzetik etorri ziren,...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Beti Gazte - Gan den larunbatean, Lur Berri gelan, elkarteak biltzar nagusia eta bazkaria egin du. Bazkari eder baten aitzinean, 72 kide elkarretaratu dira, Haragitegiko Mariane eta Tristan Sagek egina eta zerbitzari xarmantek zerbitzatua. Jeannot lehendakariak deneri ongi etorria egin du, denak hor izatea azpimarratuz, zeren kiderik gabe ez da elkarterik, deneri galdetu du orain bezala holako elkarretaratzetara etortzea....
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Biltzar nagusia
Kapito-Harri pilota batasunak joan den asteburuan Kiroletako egoitzan bere urteko biltzar nagusia zuen. Beñat Etcheto lehendakariak, sar hitzean gogoratu ditu iragan urtean zendu bi kideak: Peio Telleria eta Pantxo Erviti. Orotara 212 kide dituen elkartearen txosten moral laburra egin du. Ondotik xeheki Maurice Dubroca diruzainak 2021eko kontuak eman ditu, oso orekatuak, urte bukaeran etekin ttipia agertuz. Elkartekideak %58 uztariztarrak dira, %11...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Ogi hoberenaren saria
Aste huntan jakin daEuskal Herriko ogi hoberena Irisarrin egiten dela, Mikel eta bere laguntzaileak lehen saria irabazteko ohorea ukan baitute. Goresmenak!
Eskubaloia
Iragan partidak - aste huntan tokialdatzeak urrun ziren, nazional 2. mailan, 1. taldeak St Nazaire hirian 28/36 galdu du. Prenazional mailan 2. taldeak 27/41 galdu du Villenave hirian. 17 urtez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016