Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a

Herritar berrireri ongi-etorria - Antzerkia

Herritar berrieri ongi-etorria

Martxoaren 18an, ostiral arrastiriz, egina izan zaiote ongi-etorria azken urte hauetan gure herrian bizitzera etorri diren herritarreri. Berrogoi bat lagun bildurik, Jean-Michel Anchordoquy auzapezak egin diote deneri agurra, herria doi bat presentatuz. Hor ziren ere hamar bat elkartetako ordezkariak, bakotxak esplikatzen zituela elkartearen harat-hunatak. Handizki estimatuak izan diren solasak. Eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a

Bertsu saio berri

Igande arratsaldez Artetxean iragan zen bertsu emanaldia gustagarria izan zen. Ramuntxo Christy hemen ontsa ezagutzen dugun aihertar bertsulari finak, gaiak eman zituen: ikastolako oiloak beren arranguretaz mintzo; Patxi Iriart-ek berekin gerla nuklearretik babesteko 2 lagunentzat eraikia zuen bunker ttipian berekin nor hartu; Ukrainako iheslariak eta Afrikatik jiten direnak; 2021eko Xilabaren finala gordekakoa (alegiazkoa), nun Ramuntxo izan baitzen xapeldun; lur eta etxe bizitzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a

Dendari berria - Dolu

Dendari berria À¢'€'" Usu gertatzen ez dena, Heletan izan da. Andere gazteak, ofizioz dendaria, dendaritzan artzeko barne handi bat ideki du. Hiru zati egina ditu, lehena sortzeak berri berritan, bigarrena hunkitzeak (laburtze ala luzatze, urrakoen tapatzea, botoi ala hesgailuak). Hirugarrena gure dendaria edozein arropa klaseren hartzaile da, jauntzieri bigarren bizia emanez, salgai ezartzen ditu, gainera ezin baliatu hondarrekin asko gauza ttipi egiten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a

"Kintoan" argazki erakusketa Olhaberrin

Duela 10 bat urte, Bankako Herriko Etxeak engaiatu zen mugaz-gaindiko dinamikan eta estrategia horretan segitzen du. Aurten ere, Nafar Garaiko Esteribarrekin "Kintoan Barna" partaidetzan da, hainbat proiektu gauzatzen ari dira, xede batekin: mugaz-gaindiko lotura berpiztea. Testuinguru honetan, argazki erakusketa ibiltaria partaidetzan diren herriz-herri pasatzen ari da. Udaberri honetan, Bankako Olhaberrin ikusgai izanen da. Erakusketa horrek "Kintoan" izena du, bere paisaiak, fauna eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a

"Buru Beltz Fest VÀ‚'²"

Apirilaren 1 eta 2an Suhuskune herrian izanen da mugimendu, "Buru Beltz Fest VÀ‚'²" iraganen baita. Nola ez, 2 egunez 12 talde, beraz 12 kontzertu entzungai izanen dira! Ostiral gauean hasirik (20:00) biharamunean bestak segituko du. Musika entzuteak gosea emaiten badu, ez kexa, Mutturfin hor izanen da bi arrats gauez jendeen asetzeko. Larunbat eguerditan janaria ekartzea gomendatua da.

Suhuskune "Kapital Of Metal" asteburu batez bilakatuko da!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a

Tailer berri - Buraso tailer- "Peio" errugbi lehiaketa - UDE Biltzar nagusia

Tailer berri

CCAS herriko ekintza sozialen zentroak, tailer berri batzu antolatzen ditu, Kanboko Arditeian den giza baliabideen zerbitzuarekin partaidetzan. Tailerren lema, ''Osagarrian ongi senditu''. Tailer horien helburua da adinean aitzina joanez ongi bizitzea eta horrentzat asko neurritan teknika desberdinak erabiltzea: bere gorputzean hobeki senditzeko plazerra hartuz, bakotxa bere ongi izanaren aktore izanez, loa hobetuz, egoera zail batzuetan arnas...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016