Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Korrika: Donamartiriko kilometroa
Martxoa 31 ostegun huntan, Amurriotik 22. Korrika abiatu da, Donostiara helduko dena apirilaren 10ean. Usaian bezala, AEK-k antolatutako ekitaldi hori herriak sustengatzen du, kilometro bat erosiz. Kilometro hori Pesta Komitea eta Belhorritz elkarteekin partekatuko da, apirilaren 9an, larunbatez (14:29) Hazparnen, Elizaberriko plazatik Labiriko bideko autobus geltokian, 2313. kilometroan. Hitzordua han berean 20 minutu aitzin,...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Negua utzi dugu eta sartu gira primaderan eta elurra aski behera ukan dugu, funtsean ez da lehen aldia apirilean egiten duela. Oroitzeko, 1985ean apirilaren 16an egin zuen askitto lodi, nun lehertu baitziren, Donibane Garazin Jai-Alaia, Baigorrin garajak... arditegiak eta abar. Lehen egiten zuena gaur ere arriskuan da, noiz aldaketa bat?
Sortze À¢'€'" Herriko auzapezaren arditegian sortu da bildotx buru beltxa, Kattalin izena eman diote. Goresmenak aitameri eta...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Alba itsas-untzia ureratua
Iragan mendean, 1907tik goiti, Donibane Lohizune eta Ziburuko portuan, arrakasta handia ukan zuen Alba deitu txalupak. Sasoinean, xardina arrantzan ibiliz eta udan bereziki jendeak hartuz bazter ikuska ibilaldiak egin zitzaten itsas hegi hortan. Hiru Masta elkarteak, itsas-ondareaz azkarki arduratzen denak, muntatu du, izen bera emanez, Alba bezalako itsas-untzia, berdin-berdina, arrunt...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Sortze
Martxoaren 20an sortu da Kemen, Nicolas Sorrondegui eta Camille Larquier-en haurra. Goresmenak gurasoeri eta ongi etorri gure herritar berriari!
Liburu aurkezpena
"Francoren Mende Kantatzen Genuenean", Colette Larraburuk idatzi liburuaren aurkezpena. Liburuak frankismoaren azken urtetara eramaiten gaitu. Artista zenbaitek, Hegoaldean, zentsurari buru egin zioten, kantuak euskaraz inposatuz. Berdin, Ipar Euskal Herrian,...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
"Euskal presoekin elkartasunez"
Badu orain bi urte, bertze ekitaldi batzuk bezala, "Presoekin elkartasunez" egiten den gaua ez dela antolatu ahal izan. Aurten, zendako ez barnealdean. Suhuskunen iraganen da (19:00), apirilaren 8an, ortziralez, herriko gelan. 29.a izanen da.
Egitaraua: presoek igorri gutunen irakurketa, lekukotasunak, kantuak eta bukatzeko berdin otoitz bat. Gero, otordu goxoa eta alaitua izanen da.
Hurbildu beraz...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Yoga kurtsoak
Manon-ek ostegun guziz (18:00-19:15) Lekunberriko herriko gelan yoga kurtsoak proposatzen ditu. Kurtso bakoitza 10 pertsonetara mugatua da. Elkartean sartzeko bazkidetza 5€koa da. Prezioa: kurtso bakoitza 5€, 5 kurtso 45€ eta 10 kurtso 80€. Izena emaiteko edo xehetasunentzat: manontrn82@gmail.comedo 06-81-12-90-50.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016