Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Korrika badatorrela!!
Apirilaren 9an pasatuko da beraz Hazparnetik jadanik bulta huntan abiatua den Korrika. Elkarte baten kide den bakotxak badaki nun eta noiz prest egon behar duen bere parte hartzearen egiteko. Bainan nihun elkartekide ez denak ere nunahi eman dezake laguntza AEKri, kamioia pasatuko delarik bizkarrekoa erosiz eta ahal duen bidea iraganez. Jakin behar da arratsaldeko biak aitzinttoan sartuko dela herriko lurretan. Karia hortara Xuriatea ostatuan...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Heriotze
Donapaleun Jeanne Ernaut, gazteko izena Ardantz, ehortzia izan da. Aldude Berainean sortua, Urepele Zurginaineko Jean-Baptiste zenarekin ezkondu zen. Seme eta alaba baten ama, bizia gehienbat Amikuzen iragan zuen. 85 urtetan zendu da.
Doluminak familia guziari.
Igandean
Igandean, bozka eguna izanen da. Herriko Etxeko atearen kanpo aldean, Irulegiko Irratiaren alde muntatua den kanpainaren karietara kutxa ezarria izanen da...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Korrika larunbatean
Joan den ostegunean abiatua den Korrika Amurriotik, larunbat goiz huntan Senpere herria zeharkatuko du, Azkainetik Sarara buruz. Pyrenées-Atlantique hotelean lehen erreleboa iragarria da (08:25), Senpereko karrika nagusia aldiz 09:00ak irian, zorionez herriko elkarte anitzek parte hartzeko ideia dute. Dinamika hunek erakusten du, senpertarrak ere grinatuak girela euskararen egoerarekin eta gure ama hizkuntzaren ikastea eta erabiltzea baitezpadakoa...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Dolu À¢'€'" Jazko abenduaren 30ean, Gracie (Grace) Berhan, sortzez Etcheverry Iroltxakoa, zendu zen 82 urtetan, Minden hirian, Nevadan. Gazterik joana zen, 20 urtetan, San Frantziskora (Kalifornia). Dominique Berhanekin ezkondurik, bi alaba ukan zituzten, Jane eta Yvette. 1996an, Nevadara egin zuen aldaira familiak. Emazte airosa eta maitatua. Haren oroimenez, meza emana izan da joan den igandean Bidarrain, Iroltxako familiaren inguruan. Hemendik...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Elurra
Elur egin du Baigorrin ere, joan den astean. Bainan, inguruko mendietan atxiki baldin badu, fite urtu da beherekaldetan.
Bi sortze
Bidaineko Christian Ernaga eta Stephanie Castanchoak ongi etorria egin diote Naia ttipiari. Germietako Betti Olzomendi eta Nathalie Ansolabeherek ukan dute heien hirugarren haurra, Uhaina izena du. Goresmenak buraso gazte haueri.
Mus
Euskal Herriko mus xapelketaren final eguna...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Esku huska banako finalak jokatu dira Donapaleun
Joan den igandean, Ipar Euskal Herriko esku-huska banako finalak Donapaleun jokatzen ziren, Saint-Jaymes trinketean. Bigarren mailan, partida eder baten ondotik Bixente Lafitte (BAC) nagusitu da Laurent Lambert-i (Zaharrer Segi) 40/31. Lehen mailan, publikoa nonbrean jina zen, Ellande Orhategaray (Zaharrer Segi) gaztearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016