Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Laugarren auzo-batzordea
Oroit ortzegun huntan dela, martxoak 30, Mariñelako eskolan (18:30), herriko laugarren auzo-batzordearen xutik ezartzeko bilkura, Mariñela eta Zubiburu auzoaldetako jendearentzat.
Aitor de Mendizabal
Artista ezagutua da Aitor de Mendizabal. Margolari eta zizelkari guziz trebea. Donostian eta Arrangoitzen bizi dena. Bere obra gehienak izadiari so eta so, asmatzen ditu. Zuhaitzeri emanez lehentasun berezia....
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Herriko kontseilua
Martxoaren 31n, ortzegunez (19:00), Biltoki gelan herriko kontseiluaren bilkura iraganen da. Aipagaia: 2022ko aitzin-kontuen norabideen eztabaida.
Korrika kulturala
Heldu den asteburuan, antzerki topaketa izanen da Korrika Aterkiaren barne. Apirilaren 2an, larunbata, "Atzerrian Lurra Garratz" Kiroleta saskibaloi gelan (20:30). Aktoreak: Ander Lipus eta Laura Peganos, Artedrama Konpainiako aktoreak. 12 urtetik...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Korrika aitzineko kantu bazkaria Donapaleun
Aitzineko bi korriketan bezala, Zabalik elkarteak kantu bazkaria antolatzen du, apirilaren 2an, ibiakoitz eguerditan Donapaleuko Pinkenia ostatuan. Menuan: kixak, basa-ahuntz saltsa, bixkotxak... horiek guziak 15 eurotan! Zoazte gustuan, jan eta kantatu... eguerditik astiri arte, gusturik hoberenean. On omen da osagarriarendako ere!
Izena eman behar da martxoaren 30a aitzin, mailez zabalikelkartea@gmail.com...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Korrika ttipi
Joan den ostegunean, Donibaneko karrikak animatu dira, 450 haurrek Korrika Ttipi egin baitute. Gogo onez ikusi dira lasterka euskararen alde.
Orain helduen aldi, apirilaren 4an, astelehenarekin 17:00 aldean Baxe Nafarroako hiri nagusian sartuko da, Oztibarretik gaindi Zuberora buruz segitzeko.
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Korrika Urruñan barna
AEK-k antolatu Korrikaren 22. edizioa martxoaren 31n hasiko da, Amurrion (Araba) "HitzEkin" aldarriarekin. Euskal Herri osoa zeharkatuko du, 2.180 km eginez, eta apirilaren 10ean Donostian (Gipuzkoa)bukatuko da. Apirilaren 9an, larunbatarekin, Korrika Urruñatik pasatuko da goiz-goizean (07:11) eta Oletako bidetik barna Azkaine aldera abiatuko da. Arratsean, Baionatik itzuliko zaigu,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Baiona hiria eta Eusko Ikaskuntzaren sari banatzea
Urtero Baiona hiriak eta Eusko Ikaskuntzak, euskal kulturaren saila, arlo desberdinetatik garatzeko lan egin duten pertsonak sariztatzen ditu. Bi urtez geldirik egon ondoan, horra aitzineko astean ekitaldia iragan dela.
"Jean-Michel Larrasquet" ohorezko saria, Jean-Claude Larronde historialari eta ikertzaileak eskuratu du. Luzaz Euskal Museoko presidentea egona, Euskal Herriko historiaz liburuak idatzi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016