Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Bi sortze
Martxoaren 7an sortu da Gilen, Arnateko Adrien Chaneac eta Marion Valdener bikotearen haurra. Eta martxoaren 8an, Xoko Onako Ximun Amestoy eta Mélanie Castanchoak diote ongi-etorria egin Luken haurñoari. Goresmenak aita-ama uroseri eta zorionezko agiantzak sortu berrieri.
Gazteen gomita
Besta komiteak ateraldia antolatzen du apirilaren...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Bi heriotze
Maddi Marc, sortzez Martirena Artzain Xurikoa, luzaz plaza nagusiko ostatuko etxekoandrea izana, 94 urtetan zendu da. Doluminak alaberi eta familia guziari.
Saskiliako Colette Zint pausatu da 88 urtetan. Bere ehorzketako meza Baigorriko elizan iragan da, joan den ibiakoitzean. Doluminak familiari.
Eleketa erakusketa
"Eleketa" erakusketa Baigorriko Herriko Etxean ikusgai izanen da, martxoaren 26tik maiatzaren 21a arte,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Emazte eta gizonen berdintasunerako ekintzak
Herriko kontseiluko bilkuran, martxoaren 9an, Emazteen Nazioarteko Eskubideen egunaren biharamunean, emazte eta gizonen arteko berdintasunaren egoerari buruz bertan egiten dena aipatzeko, parada ukan dute. Joana Irigarayk, Azkaine Baiko hautetsiak, gai hortaz axolatzen den herriko batzorde irekiko lehendakari-orde gisa hitza hartu du. Batzorde horretan, 2020ko uztailean sortu zenetik ez da lanik eskas izan. Herriko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Obrak
Iragan astelehenean gudronatu dute Xapitaliatik abiatzen den "Bide goxoa". Traba handiak eragin ditu hunek eta orain hortik ibiltzea aski da. Badakigu herrian izanen diren aldaketa eta traben aitzin jasta ttipia baizik ez dela hau. Azken kontseiluko bilkuran, oposizioko hautetsi batek erran du haren iduriko bide horren egitea untsa zela, bainan xahutze handia zela hala ere. Hortaz ardura duen hautetsiak erantzun dio bazuela segur bere gastua, bainan urteetan...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Haurrentzat
Aste huntan guzian, anitz tokitan, indar berezi bat egina da haur ttipiak gogoan. Karia hortara, Ziburun, hitzordua finkatua da herriko mediatekan, larunbata (18:15), Xabier Olaso olerkaria ipuin kontalari, ipuinak euskaraz. Gisa berekobilkura bat ja egina, ipuinak frantsesez.
Laugarren auzo-batzordea
Herriko Etxea akuilatzaile, auzo-batzordeak muntatzen ari baitira, laugarrena sortuko da heldu den astean, martxoak 30,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
"Francoren mende kantatzen genuenean"
Colette Larraburu, kazetari-idazleak martxoaren 31n (20:30), Xardina erretegian "Francoren mende kantatzen genuenean" aurkeztuko du. Berekin kantari batzuk presente izanen dira.
Baratze botanikoa berriz idekitzen
Donibane Lohizunen kokatua den baratzen botanikoak berriz ateak idekitzen ditu martxoaren 26an. Asteazkenetan, asteburuetan eta besta egunetan idekia izanen da (11:00-18:00)....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016