Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Alegeraki hasiko naiz ezkontza aipatuz. Damien Mendivilek hartu du biziko laguntzat Irina Plyaskina andere gaztea. Zorionak bikote gazteari, Garateko eta Konzoloko familieri goraintziak.
Kartier bera ondoko astean dolutan sartu da, jakitean Philippe Uhart Amespilakoa pausatu zela 55 urtetan, eritasun luze baten ondotik. Heletako eliza mukurru bete da, Philippen ehortze egunean, otoitz kartsuetan parte hartuz, erakusteko sustengua aita familiako gazteari, bere ama ala...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
"Gogotik" adin ederreko elkarteak, zointan bilduak baitira Iholdi, Armendaritze eta Landibarreko adin ederekoak, bere biltzar nagusia igande huntan eginen du, martxoaren 27an, mezarekin hasiko da (11:00). Hoxako gaineko salan, urteko kontuak, arduradunen arraberritzea eta urte sariaren ordaintzea eginen da. Ondotik bazkaria Goxa Leku salan iraganen da, gomita orori zabaldua da, bereziki orain arte hor ez zireneri.
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Mintzaldi
Ur Begi elkarteak antolatu mintzaldiek segitzen dute. Joan den ortziralean Michèle Degorce andereak oren bat eta erdiz kondatu digu Baionako Polo Beyris-eko kontzentrazio esparruan 1939tik 1947rako urteak nola iragan ziren. Mintzaldi hunkigarria egiazki, jakiten ginuela bertan preso egon zirenek edozoin aldetakoak izanik (Espainiako edo kolonietako gudari edo azkenik aleman presonerak) zer sufritu duten: bizimolde txarrak, lan bortitzak, jateko guti eta...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Joan den igandean Kantarima abesbatzak San Josepe elizan kontzertua eskaini du 300 pertsonen aitzinean, Ukrainako errefuxiatuen alde. Euskal abestiez gain, bi abesti kantatu zituzten, bata errusieraz eta bestea georgieraz.
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Martxoaren 26an (17:00), Faustin Bentaberri gelan, "Bertso Egunak 2022" antolatua da. Aimar Karrikak gidaturik,Nerea Ibarzabal,
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a Ospitalea zentroan langile bila Ospitalean kultur ondareaz arduratzen den ikastegiak, langile bat martxotik ekaina arte xerkatzen du. Herriko kantinan arratseko janariaren zerbitzuaz okupatu beharko du, ikastaldietan egonen direnentzat, 18:00etatik 21:00ak arte lan egin beharko da. Beharrez zenbait oren gehitzen ahal dira, ganberak egiteko edo(ta) garbiketan. Galdegina damotibatua den pertsonak, euskara baldin badaki hobe dela. XehetasunentzatAnna Ruizdeitu:...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Ospitalea zentroan langile bila - Eskubaloia
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016