Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Arberoa ikastolak urte gehienez antolatzen zuena, bi urtez huts egin ondoan, berriz hor dugu. Bertsulariak nor izanen diren: Irantzu Idoate, Arberoa ikastolako ikasle ohia, gazte gaztea, biziki polliki abiatua dena, Bittor Thicoipe Amikuzekoa, Patxi Iriart Hiriburukoa 2021eko Xilaba txapelketan finalean arizan zena eta Amets Arzallus Iparraldeko txapelduna.
Bertsua maite duten guzientzat hitzordu interesgarria da, beraz martxoaren 20an igande arratsaldez eskainia. Hilabete hondarrean...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Ukrainarrekin elkartasuna
Hendaiako muga, joan den astetik geroz ukrainar errefuxiatuen pasabidea da. Espainia edo(ta) Portugalera buruz segitu aitzin familiek geldialdia egiten dute. Lehenak martxoaren 8an Hendaiako geltokira etorri dira, bidaia luzea egin ondoan. Herriko Etxeak azken puntan antolatu behar ukan du, prefeturak egunean berean abisua eman baitio, gau batentzat gune bat atzeman behar zuela. Gehienak emazte eta haurrak dira, Guretze Gorriak eta...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Euskara ikasi jostagarri moduan
Biltxokok martxoaren 19an (10:00-11:45), kitorik eta modu lasaian euskaraz ikasteko posibilitatea eskaintzen du. Norbaiten agurtzea, edari baten manatzea, eskertzea eta beste hainbat gauza egunerokotasunean euskaraz erabiltzeko kurtsoa eskainia da. Izena emaiteko, sms bidez 06-48-43-04-09 edo galtzape@gmail.com...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
EHZ festibalaren aitzin-dasta
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 26. edizioa uztailaren 1, 2 eta 3an Irisarrin iraganen da. Aitzin-dasta bezala EHZk "Udaberria" ekimena antolatzen du martxoaren 26an (17:00), Le Royal zinegelan. Amets Arzallus eta Marc Parramon-ek zuzendutako Altsasu dokumentala eskainiko dute eta filmaren ondotik Amets Arzallusekin solasaldia iraganen da. Ondotik, Miarritzeko ostatuetan poteo alaitu batekin segituko da, gaualdia Mizanbu gaztetxean...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Bilkura bat iragan berri da herriko hautetsien eta elkarteetako ordezkarien artean, Herriko Etxeak eginikako bi proposamenez mintzatzeko. Hogoi lagun dira bildu, bost hautetsi eta elkarteetako hamabost ordezkari. Lehen gaia zen: herritar berrieri ongi-etorria. Bigarrena: elkarteen eguna. Urte pare bat huntan herritar berrieri buruzko ongi-etorri ekitaldia egin nahian zen Herriko Etxea bainan pandemiagatik ez da obratu ahal izan. Aurten haatik eginen da. Ongi-etorria...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Iparra-Hegoa 25 urtez
Duela 25 urte Segurako Elorri elkarteko eta Urruñako Berttoli elkarteko hainbat lagunek hastapena eman zioten kultur ekimen honi. Haien asmoa Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunen arteko ezagutza eta elkartasuna indartzea zen. Orduz geroztik, Iparra-Hegoaren sarea izugarri zabaldu da eta zazpi lurraldeetako jendeak parte hartzen du. Jadanik, naziogintzan ezinbesteko erreferentzia bilakatu zaigu Euskal Herri osoan. Aurtengo aldarria eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016