Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a

Korrika kulturala - Txotxongilo ikuskizuna - Muances antzerki-musika

Korrika aitzineko ekitaldiak Amikuzen

Korrika hurbiltzen ari zauku! Donapaleutik pasatuko da apirilaren 4an, astelehenez, gauerditan. Aitzin, besta hori prestatzen duen elkarteak ekitaldi batzu antolatzen ditu, Amikuze Oztibarre eskualdean.

Lehenik, martxoaren 18an, ostiralez, Gau Eskolan Korrikako jantzi salmenta antolatua izanen da, egun osoan eta ondotik Kantu Poteoa. Hitzordua Donapaleuko Gau Eskolan emana da (18:00), lehen tragoa hartzeko eta gero ostatuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a

Emazteen gaualdia

Emazteen Egunaren ospatzeko, beranta poxi batekin, Lokarri elkarteak emazteen gaualdia antolatzen du, martxoaren 26an (20:00), herriko jantegian. Gaualdia 25 eurotan izanen da. Izenak eman behar dira martxoaren 20a igandea aitzin, telefonoko zenbaki huntara: 06-74-26-62-57.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a

Tripotxak - Sarako korrika trail - Beti gazte elkartea - Pilota

Tripotxak - Martxoaren 5ean, larunbat eguerditan erretretatuek tripotx bazkaria ukan dute. 2021ean ezeztatua izan zen. 85 erretretatuk usaiako bazkaria ukan dute, Tristan eta Mariane Sage harategikoek prestatua, biziki ona eta bero beroa, kontseiluko 10 hautetsik zerbitzatua. Bazkaria ongi pasatu da, Sophie Garbiso sozial axuantak deneri ongi etorria egin du, Battitt Laborde auzapeza ez zen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a

Ezin onetsia

Bi egunez segidan, kurtsorik ez da izan Ziburuko San Mixel ikastegian. Erakasleak eta burasoak haserre hezkuntza-zerbitzuek jakinarazirik heldu den irailetik goiti lanpostu erdi bat gutiago ukanen dutela. Erabakia ezin onetsia daukatena. Protesta gisa elgarretaratzea egin dute murrizte hori azkar salatuz. Zonbait egun barne, 2.600 izen ere bildu erabaki oker horren kontra. Hautetsi eta kargudun asko mintzatuz bestalde, arrangura berarengatik.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a

Ukraina elkartasuna - Mintzaldia - Kirol permanentzia

Ukrainako jendeen elkartasunez

Errefuxiatuen onartzeko elkartasun ohidurari leial egon nahiz, Herriko Etxeak, AMF erakundearekin eta babespen zibilarekin partaidetzan, antolatzen du beharrezko gauza batzuen biltzea, Ukrainako populuaren fagoretan. Eskain daitezkeen pusken zerrenda luzea da. Laburzki bilduz huna zer bilatzen duten: logistikan etzangientzat zaku eta estalgi, elektrika materialak, gorputz garbiketentzat produktu gehienak eta sokorrientzat erremedio eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a

Herriko aldizkaria

Herriko kasetan argitaratua izan den Thierry Sanzberro auzapezaren hitza:

"Itxaropenak biziarazten du, bainan ez dezagun bizia iragan beti irudikatzen! Aldizkari honek gure herriko kontseilari taldeak egin ekintzak kontatzen ditu eta denak eskertzen egiten duten lanarentzat eta engaiamenduarentzat.

Jakin nahi dauzuet Euskal Elkargoak berriki bere gain hartu ekipamendua, herriari itzultzea erabaki duela, inbertsio eta funtzionamendu aldetik garestia delako. Ofizialki, ez da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016