Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Azkeneko Senpereko Trail
Ikusiz martxoaren 12 eta 13an, nola autoz gaindika ziren xoko gehienak, Ibarrun inguruan, baita Senpere eta Urgurin gaindi, balio ote du aitortzea 10. edizioak sekulako arrakasta ukan duela. Nahiz bi goiz euritsuekin hasi, egunak joano, eguzkiak azkar erakutsi ditu bere izpiak, denen atseginetan. Harritzekoa da nola jendea mendi lasterketari emana den, ez da bakarrik moda, iduriz lagungarri litzateke, neurri batean, gorputza eta izpiritua sendo...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Martxoaren 26an (20:30), La Perle gelan "Muda" deitu kontzertua Thierry Biscaryk emanen du. Anhauztar kantariak bere bigarren diskoa aurkezten du. "Muda" zentzu zabalean aipatzen du: bilakaerak eta iraultzak, pertsonaia batzuk pairatzen ala hautatzen dituzten aldaketak.
Manez eta Kobreak bere lehen diskoan, bere sustraiak omentzen zituen, bere aitatxiren izengoitia hartuz izen artistiko bezala. Obra hunekin, Manezen ordez Thierry Biscary agertzen da, bere barneko garapen...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Ibilaldi botanikoa
Gai hunen inguruan ditugun landareak ezagutu eta horiekin sukaldatzeko parada emana da. Hori proposatua da martxoaren 26an (9:30-13:00). Valérie Fernandez eta Catherine Dor "Eveiller sa nature" elkarteko sendabelar sailean adituek, azalpenak emanen dituzte. Izena eman behar da deituz: 06-73-29-98-73.
Euskal Herriko mus txapelketa
Euskal Herriko mus federazioaren txapelketa aitzina doa. Etxebarne...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Apirilaren 2an neskenegüna (20:30), Taping Tapong taldearen eskütik "Zaï zaï zaï zaï zaï" komikia oinarritürik, besta gelan taula gaineratzen dü.
Egoeraren zentzügabeaz ari izanez, Taping Tapongen antzerki hau lehen emanaldia da. Gizon batek erosketak egiten dütü eta kliente karta ments dü. Eskapatzen da eta zaintzaleek lasterkatzen düe. Poliziak jarraikitzen dü gizona, bakotxak bere ideia agertzen dü: politikariak, prentsak, ostatüko edalea.
Berrogei...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Arrangura ginen urte hastapen huntan ez zela heriotze berri besterik gure herrian. Aste huntan eskuratu ditut sortu diren haurren izen-deiturak. Huna: Joani Hiribarren urtarrilaren 12an, Gillen Hiribarren eta Alexia Iriquin-en semea; Énéa, Élise Fave Guichard urtarrilaren 28an, David Fave eta Laure Guichard-en alaba; Andoni Lindner de Arrieta otsailaren 23an, Yohann Lindner eta Stéphanie de Arrietaren semea; Kemen Ducassou Irubetagoyena otsailaren 26an, Benoît Ducassou eta...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Musean 6 pare hoberenak joan den ibiakoitzean sailkatu
Union Basque batasunak urte guziz antolatzen duen Frantziako mus txapelketa joan den ibiakoitzean Gozategia ostatuan bururatu zen. Aurtengo txapelketa Gozategia jatetxean egin da, ibiakoitz arrats guziz 32 pare bilduz. Joan den ibiakoitzean egin ziren azken haitadak, ondoko aldian kantonaletan parte hartzeko helburuarekin. Aiherratik sailkatu diren 6 pare hoberenak hauek dira: 1. Maitane Seosse eta Peru Davant; 2....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016