Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Vauban zinegelak laguntzaileak bilatzen
Vauban zinegelaz arduratzen den elkarteak laguntzaileak xerkatzen ditu. Egin beharretan bereziki kutxazainak ditu behar. Denbora pixka bat duenak, astegunetan edo(ta) asteburuetan, egunaz edo arratsez, garazikus@orange.fr mailaren bidez jakinaraz dezan galdegina da. Segur ongi etorri ona egina izanen...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Gogoetatzeko bilkurak
Duela 12 urte, gure ibarrean, gogoetaldia eremana izan zen, gaia zelarik "Aldudeko Ibarra 2030".Ehun bat parte hartzaile izan ziren, adin guzietakoak. Geroztik, 10 urte iragan dira. Kasik bide erditan izanez, mementoa liteke puntuaren egiteko, orduan agertu ziren 60 proposamenetan zertan giren. Proposamen horiek lau arlotan banatuak ziren: ekonomia, soziala, kultura eta ingurumena. Karia hortarat AIBA elkarteak 4 hitzordutara, asteazkenetan...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Pilota -Mintegien finalak: Joan den otsailaren 27an, Irisarriko Herria trinketean, egun osoan palantxan nesken mintegien finalak iragan dira. Iparraldeko batzordearen eskutik, xapelgotik aparte, jokolariak beste batasunetako lagunekin nahasi dira, Irisartarrak Pilota elkartetik 3 jokolarisek finalak jokatu dituzte. Gazteetan Katixa Vignau-Tuquet eta gaztetxoetan Ainarra Labat eta Katixa Etcheverry-Bortheiry.
Buruz buruka - Hemen ere xapelgoa beti...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 17a
Libertimenturaz
Emanaldia iragan da joan den larunbat goizean Haritz Barne sahetsean: antzerkilari, dantzari, joaldun, bertsulari... Han ez zen nehoren eskasik. Herriko eta inguruetako gertakariak jorratu dira: hautetsiak (lehengoak eta oraikoak), eliza, gazteak, zaharrak, elkarteak... eta laborariak. Denak solasgai ziren, trufa merke zen... bainan zerbait egiten duena baizik ez baita aipatzen. Ikuslego anitza loriatu da, gazte horien irudimena gertatuen analizatzeko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Libertimendua
Izan da kolore, zalaparta eta irri, herriko gazteek joan den ibiakoitzean eskaini daukuten Libertimenduan. Gure Baigorri jaz hunki duten hainbat gertakari, talentu handiz jorratu dituzte. Zoin ote? Zonbait berexiko ditugu. Besteak beste eta nahas-mahas, helikoptero batek pausatzean pilota plazaren funditzea eta partida guziak ezeztatu beharra; zigante dantzari baten erortze ikusgarria Nafarroaren Egunean eta ilunabarrean izan ziren polizia kontrolak eta...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Zuraide zeharkatzean, ohartuko zirezte komertzio berri batzuk plantatzen hasiz geroz, gure herriak itxura hartzen ari duela. Horietan lehenadugu ile apaindegia.
Ongietorri Ko'Lore!
Bere ametsa gauzatu du Loreak, martxoaren lehenean idekiz Ko'Lore izenarekin ileapaindegi kuttuna, "elgarrekin goxatzeko kabi bero bat" dion bezala. "Ene izenarekin badu bai zerbait ikusteko:ile begitarte itxura apaintzaile naiz, adi eta erne,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016