Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a

Otsail ostegunak - Euskal sorkuntzak - Elkartasuna Amikuze Bihotzeko Ostatuak

Otsail ostegunak: "Euskalgintza eta feminismoa" elkartruke baten proposamena

Otsail ostegunetako azken gaualdia, ostegun huntan, martxoaren 10ean (20:30), iraganen da, Donapaleuko Bideak guneko erakusketa gelan. Aldi huntan, Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga hor izanen dira "Euskalgintza eta feminismoa" gaiaz mintzatzeko. Huna nola Zabalik elkarteak presentatzen daukun gaualdi hau:

"Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a

Pariseko Laborantza soloitik saria

Pariseko Laborantza saloitik sariak Makeara

Onetik sariztatua

Makean kokatua den Onetik esnetegiak Pariseko Laborantza Saloian egin duen itzuliak bali ukan du, 4 medaila eskura baititu: ahuntz-ardi gasnaren urrezko medaila, behi-ardi eta ahuntz gasnentzat zilarra eta Ossau-Iraty ardi gasnarentzat brontzea. 200 laborari dituen gasnategiak horrela segi dezala.

Pauline Heguy ahuntz gasna-egileak ere ahuntz gasna Parisera...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a

Ukraina Elkartasuna

Garazi eskualdean ere ukraniarren alde bilketa antolatua da. Donibane Garaziko Mayorga eskola aitzinean, "Ukraina Elkartasuna" aterpean, martxoaren 7an hasirik apirilaren 8a arte, astelehenetik ostiralera (8:00-17:00) gauzak pausatzen ahal dira. Zerrenda proposatua da: farmaziako eta garbitzeko puskak, haur eta helduentzat jantziak, andeakor ez diren janariak. Osasun sailean ari direnentzat erremedioak eta artatzeko gauzak emaitea galdegina da. Tokira hurbilduz zerrenda zehatza emana izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a

Herriko kontseilua - Mus lehia eta afaria - Irulegiko Irratia kanpaina

Herriko kontseiluan, lur eraikigarrien saltzeko prezioen gorakada

Joan den astearte arratseko eta aurtengo lehen kontseiluko bilkuran, 15etatik 11 hautetsik parte hartu zuten. Bilkuran hartu erabaki garrantzitsuenetan sartzen dira 2021eko administrazio eta kudeaketa kontuen onarpena, Arrontaeneko bidean zati baten uztea Inbidiaren jabe den Koxe Barbieri, lur trukaketa herria eta J-René Garraren artean egitea, berriki lehengo harrobian egin antolaketa hobetzeko gisan....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a

Hiru eskolen proiektu bateratua - Odol emaitea

Heriotze - Martxoaren 2an, joan den asteazkenean, zendu da Kattin Membrede, sortzez Olhagaray. 89 urte zituen Kattinek eta haren ehorzketa elizkizuna iragan da joan den larunbatean Itsasuko elizan. Familiari doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.

Itsasuko 3 eskolen proiektu amankomuna

Urtarrilaren hastapenean, herriko 3 eskoletako haurrek Urmaela ikusgarria ikusteko parada ukan zuten (Femin'hitza elkarteak antolaturik Herriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a

Mus - Kontseilua - Harrera

Mus - Aurten jokatzen da Euskal Herriko 13. mus txapelketa. Urtarrilean hasi ziren herrietako kanporaketak eta martxoaren 13an Plaza ostatuan bururatuko dira. Parte hartu nahi dutenentzat hitzordua 14:30etan emana da, 15:00etan hasteko. 20 bikote aritzen ahalko die eta aitzinetik izena emateko Maiderri deitzen ahal zaio: 06-03-84-83-52.

Lapurdiko finalak martxoaren 26-27an Xaia ostatuan jokatuko die. Final handia Baigorrin, apirilaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016