Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Gatibu Atabalen
Gatibu talde ezaguna martxoaren 12an (21:00) Atabal antzokian entzungai izanen da. Bizkaitar rock taldea 2000. urtean sortu zen, 9 disko plazaratuak ditu. Euskal Herri osoan arrakasta handia du, "Azen indioak" diskoa entzuteko parada emana da. Sartzea 18€tan, erreserbak atabal-biarritz.fr gunean.
"Artisans d'art" erakusketa
Martxoaren 12tik maiatzaren 8a arte Sainte-Eugenie elizpean, "Lurraldearen jakitate...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Sokorri Katolikoak haurren harrerako familia bila
Sokorri Katolikoak, 6 eta 18 urte bitarteko haurrak, udan hiru astez, uztailaren 11tik 28ra, hartzeko familiak xerkatzen ditu. Pantxika Lavigne eta Thierry Feuillebois, Donibane Lohizuneko elkarteko boluntarioak, interesatuak diren familiekin hitz egiteko prest dira. Bestalde haurren egonaldiaren 3 asteetan zehar jarraipena eginen dute.
Haur horiek errezebitzen dituzten familiak ttipituz doatzi, gehienetan...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Laster 22. Korrika abiatuko dela eta, karia horretara, Gau Eskola bakoitzak kultura ekimenak antolatzen du. Uztaritzeko Gau Eskolak, martxoaren 11n (20:00), Aldaburuan iraganen den kontzertura gomita zabaltzen du. Hiru taldek parte hartuko dute: Rakata'Punk, Kaxkatu eta Laparrak.
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Ukrainarrekin sustenguz
Hendaiako Sozial Zentroak (CCAS) ukrainar errefuxiatuak errezebitzeko egoitza baten prestatzeko prest direnak 05-59-48-23-10 edo ccas@hendaye.com bidez egin dezatela galdegina da. Herriko Etxeak jadanik ama batzuk beren haurrekin egoitza baten beharretan direnen galdeak baditu. Egoitza duten pertsonekin Sozial Zentroa kontaktuan sartuko da, ondotik...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Emazteen Nazioarteko eskubideen eguna
Emazteen eskubideen Nazioarteko Eskubideen kari, bi hitzordu finkatu dira. Lehena asteartean, martxoaren 8an, auto-partekatzea antolatu da "L'événement" filma elkarrekin ikustera joateko.
Heldu den larunbatean, martxoaren 12an, emazteen apairua Art'Zain ostatuan eginen da (20:00). Izen emaiteko epea martxoaren 8an ezarria zen, leku batzuk gelditzen badira deitu.
Eskola publikoaren ate...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Feria À¢'€'" Bi urtez baztertu zauku, presatuago zelakoan mementoan ezeztatu den eritasunari lehentasuna emanez. Bainan aurten horra berriz nun dugun gure primaderako feria, pixkor bezain loriatsu, loriatsu bezain emankor. 1962an xutik ezarria, hain xuxen martxoaren 20an, egun baten gainean, laster bi egunetara egin zuen idekidura. Martxoaren 19an behorra bakarrik jarriz, aurten ere horren inguruan izanen da, osatzen duten tresneria, mahai edo salmenta mota guziak....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016