Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a

Dolu

Oierreneko Jana Harizpuru itzali da bere 82. urtean. Emazte erne eta langilea zen bizi aktiboan eta halaber erretretaratu ondoan ere,besteak ardura bere burua baino lehen zauzkalarik.

Familiak har dezala, hura gogoan, gure atxikimendua.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a

Ikastola ate idekitze - Elizaren estreinaldia

Ate idekiak Ikastolan

Ikastola guzietan bezala Ortzaizekoak ere bere ateak zabaltzen ditu, larunbatean, martxoaren 5ean (10:00-13:00). Buraso eta erakasleak hor izanen dira ikastolaren ibilmoldea aipatzeko eta xehetasun guzien emaiteko.

Elizaren estreinaldia

Urte batez obretan egon ondoan, eliza berrituaren estreinaldia igandean eginen da, martxoaren 6an. Mezarekin hasiko da (10:00), Baigura herriko musika taldeak alaiturik. Mezaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a

dolu

Isilik bezain balioski bizia pasatu du Eñaut Franchisteguy Ithurraldekoak, 90 urtetan utzi gaituenak. Bere sortetxea ez du utzi soldadu denborarentzat baizik, 6 hilabete Aljerian etxeratu ondoan berriz deiturik. Laborantxa denboran beti gizon argia egon da, ala tresnerian ala kabalekin. Bereziki ardiarekin langile adreta eta jarraikia baldin bazen, ez zuen baztertzen fedea, berdin jarraikia baitzen elizako urratseri. Iloba egina zuen segidarako eta goxo zitzaion Ithurraldea urrats berean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a

Ihauteri aire

Joan den asteburuan herrian baginuen giro eta fandango, alabainan ihauteri kari Oinak Arin taldeko gazteek alaitasun aire goxoa ekartzen zaukuten.

Larunbatean taldeko gaztetxoak etxez etxe pasatu ziren kaskaroten pare, goizean plaza ondoko arimak harrotuz, arratsaldez Urgazietako karrikak inarrosiz. Makil dantza, mutxiko, fandango eta abar arras polliki menperatuz. Musikariak ere erne, denak gazteak.

Igande eguerditan aldiz, hitzordua ginuen plaza nagusian, sekulako jendaldea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a

Ihauteriak - Ikastola - Pilota

Ihauteriak- Gan den asteburuaniragan dira. Larunbatean gazteria mozorroturik etxez etxe auzoetan ibili da. Igandean haurrak eta gazteak ongi mozorrotuak, Gazteen etxetik abiaturik desfilea egin dute, txarangaren ondotik. Erakusketa batzu egin dituzte, Zazpiak Bat taldearen dantzariekin, ttiki eta handiek dantza pollitak eman dituzte. Zanpantzar jujatu eta, erre dute. Jende anitz bazen, erran behar da aroa ederra zela. Ondotik, Lur Berri gelan, 180 bat pertsonek bazkarian...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a

Ihauteriak - "Kantu abt gara" - Internet gunea

Ihauteriak

Zinez ederki joan dira, denbora ederra, jendea alai eta jostatzeko gogoarekin zen.

Hara hemen haurrak Zanpantzarren inguruan dantzan. Hau errea izan da; egia erran ez zuen bizirik irauteko xantza handirik... usaian bezala!

Kantu bat gara: Jon Maia

Bada 30 urte Jon Maia bertsulariak bere lehen kantuak idatzi zituela. Negu Gorriak taldearen "Gure jarrera" diskoarentzat. Geroztik talde eta kantari askorentzat idatzi du...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016