Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Selauru huste- Iragan da otsailaren 13an igandez, 30 bat mahai baziren beren puskekin, jende asko ibili da eta erosi du, arratsalde apaleko puska gehienak ganak ziren. Eguerdi inguruan ere ostatuan jateko jendea bazen. Antolatzaileak kontent ziren eta eskerrak deneri ematen dituzte.
Ihauteriak- Otsailaren 26an eta 27an iraganen dira. Larunbatez gazteria auzoetan etxez-etxe...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Aurten, emaztearen eguna kari, Aldude, Esnausu eta Urepeleko emazteek deliberatu dute martxoaren 12an, St. Sylvestre ostatuan elgarrekin afaltzea. Izen emaitea martxoaren 7ko galdegina da, ostatura deituz. Oraino gaurko egunean, emazte anitzek hainbeste bortizkeria jasaiten dituztelarik, beren gisara, memento goxo bat pasa dezatela, hartze baitute!
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
"Urruñan Bizi", berriz gure artean
Zabaldua da jadanik "Urruñan Bizi" herri aldizkariaren 69. zenbakia. Hau dugu neguari dagokiona. Aldizkaria bermoldatua etorri zaigu eta bost ataletan banatuta: 1. Herrian zehar,2. Dosierrak, 3. Berriak, 4. Zuek duzue hitza! eta 5. Kultura. Aipatu beharra dago informazio zabala dagoela, eta baita artikulu biziki interesgarriak ere. Aldizkaria oraingo honetan ez da guztiz elebiduna, baina saiatu dira euskarari tarte zabalak...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Eskuin ala ezker?
Eskuin-ezkerrak aipatzean sail huntan ez gira batere hauteskundeetaz ari, besterik dugu gogoan. Gure karriketan, nun behar den joan eskuin, nun ezker eta nun joan daitekeen bi eskualdetara, bakoitxak nahi duen bezala, hori da gure arrangura. Herriko Etxeak ikerketa bat akuilatzen ari du aztertzeko preseski, gai hori gogoan, nun zer aldaketa egin behar litakeen. Nun zer litakeen egokienik. Bestalde, Oihan-Alde karrikan, badute buru-hauste bat, alde bat...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Kaskarotak abiatuak
Joan den astean hasiak, asteburu huntan segitzen dute herriko auzoetan gaindi ibiliz, etxez etxe kurrituz, dantza, kantu eta bertsuak entzuten ahalko dira.
Antolatzaileek mezu hau zabaldu dute: "Berinak eta belarriak ideki: helduuuuuu gira!"... Hain segur hiriburutarren erantzuna izanen da: "zauzte gostuan, zuen beha gaude!"
"Ballet bar" ikusgarria
Otsailaren 25ean, La Perle gelan (20:30),...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Bernateneko Mizel Tipy zendu zaigu aitzineko astean, 75 urtetan. Etxe ondoan atxemana izan da hila, bihotzekoak jota, ondoko egunetan auzitegietako medikuak baieztatu duen bezala. Bakarrik bizi zen Bernatenean, bere ama Mariena 2013an zenduz geroztik. Bazuen haatik sustengu handia Leizetakobordako familiarenganik. Artzaingoaz bizi izan da beti, artaldea artatzen zuela etxaldean berean bai eta Kanboko gainetan. Zortzi egunen buruan iragan dira ehorzketak gure herriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016