Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a

Eskola publikoa kexu - "Buhameak historiarik gabeko jendeak?"

Eskola publikoa kexu

Lekorne eta Makea artean pasatu direnak, ohartu daitezke bide bazterrean plastiko beltz batzuetan bi herrietako eskola publikoko burasoek beren kexua erakutsi nahi zutela. Joan den ostiralean, Lekorneko eskola publiko aitzinean burasoak bildu dira beren adierazpenak eskatzeko. Heldu den sartzean erakasle postu bat gutiago izanez, horren ondorioz klaseak gainezka eta kalitate eskaseko hezkuntza litzatekeela haurreri eskainia adierazi nahi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a

Herriko aldizkaria

Beste herrietan bezala, Herriko Etxeak urte hastapenean usaia duen bezala, aldizkaria etxe guzietan banatu du. 2021ean egin obrak agertzen dira, bai eta elkarte bakoitzaren berriak.

Herriko Etxeak jaz inbertsioak egin ditu: Mindegian kadirak erosi, eskola publikoko haurren joko gunea berritu, Etxe Handian behereko solairuko gela arramoldatu, herriko salak elbarrituentzat ibiltzeko aldatu eta herriko bideak ber-moldatu.

2022ko proiektu berriak baditu: apezetxean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a

Olhaberria

Olhaberri meategiaren bisita

Bisita gidatuak Olhaberri Ondare interpretazio zentroak, otsaileko bakantzetan proposatzen ditu. Alexandra Larralde animatzaileak ondare horren historia azalduko du, erakusketa eta inguruko paisaiako aztarneri esker. Bisita dohainik izanen da, bana besteko ordu eta erdiko iraupenekoa da. Bisitarien adinari eta hizkuntzari molda daiteke, helburua ondare hori deneri ezagutaraztea baita.

Bisita bat otsailaren 22an (15:30) proposatua da....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a

Heriotze - Sortze

Heriotze

Joan den astean, 69 urtetan zendu da Pierre Saroiberry. "Otsanaitzean" sortua, lau haurridetan premua, bizia laborantxan iragan du etxetik eta Imiliztegiko bordalderainokoan, artzain amorratu baten oroitzapena uzten dauku. Urte multxo batez Herriko Etxean hautetsi egona zen, ibarreko lur sindikatuan herria ordezkatzen zuela. Ez daiteke Pierrez mintzatu klika aipatu gabe. Gazte hutsa abiaturik, luzaz berak zuela kudeatzen. Ondorioz, ehorzketetako mezan, klikak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a

Heriotze - Ihauteriak

Heriotze

Joan den ostiralean, otsailaren 11n, zendu da Jean Aguerre Latsaberrikoa. 99 urte zituen eta bere ehorzketa elizkizuna iragan da joan den asteartean Itsasuko elizan.

Bestalde, pena handiz ere ikasi dugu joan den asteazkenean, otsailaren 9an, zendu dela Jean-Marc Orgogozo medikua, neurologo bezala mundu osoan ezaguna. Jean-Marc-ek 74 urte beteko zituen hemendik egun gutira: gauza askitto arraroa, otsailaren 29koa zen oker ez banago. Gure "klasa" zen,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a

Auzo batzordeen berri - Hartzaro festibala

Auzo batzordeen berri

Arruntza auzoko batzordea bildu da joan den ortzegunean, Pierot Rouget hautetsiaren inguruan. Aipatu gaiak hauek dira: bizikletak aparkatzeko muntadurak zonbait tokitan finkatuak izanen dira (apezetxearen ondoan, eskolan, pilota plazan eta Erdiko etxean). Heldu den ekainean okindegia idekiko da Plaza Berri etxegunean eta oraino saltegi batzuentzat toki hutsak badira. Pilota plaza ingurua jin da gero mintzagaietan. Plaza bera...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016