Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Lur salmentari buruz bilkura
Herriko Etxeak 2 bilkura antolatzen ditu herriko lurren geroaz mintzatzeko, martxoaren 2an asteazkena (20:00) herriko laborariekin eta martxoaren 3an ortzeguna (20:00) bertze herritarrekin.
Elgarrekin mintzatuz dira eztabaidak xuxentzen.
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Mintzaldia Larraldean ortziralean
Euskal-Herriko historiak merezi du arteka barnatzea, gure aztarnak hortik heldu baitira, oraingoan Nafarroa izanen da aipagai. Lapurdi 1609 elkarteak antolatzen du hitzaldia, otsailaren 25ean (18:00), Amotze Larraldean. Bi ordu iraun behar luke, deneri idekia eta urririk. Iñaki Lopez de Luzuriaga hizlariak aipatuko du Nafarroako erresumaren inbasioa (1199-1200), euskal erresuma ateka beltzean. Dudarik gabe gure jakin-mina suspertu...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Biarritzen, Euskal Herri osoan bezala, geroz eta buraso gehiagok hautatzen dute erakaskuntza elebiduna beren haurrentzat, euskaldunak ez izanikan ere. Herriko Etxeak iniziazio gunea sortu du buraso horieri euskararen lehen oinarriak transmititzeko.
Hizkuntza jakin ala ez, buraso guziek eragina dute berenhaurren hizkuntza-barneratzean eta erabileran.Buraso euskaldunekhizkuntza ohituretan edo haurren euskarazko aisialdian eragin dezakete besteak beste.Buraso...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Otsail ostegunak: "Ezinezko egunsentia...", Michel Oronos
Emilio Lopez Adanen mintzaldi arrakastatsuaren ondotik, otsail ostegunetako bigarren hizlaria, Michel Oronos baigorriarra izanen da. "Ezinezko egunsentia..." bere azken liburuaz mintzatuko da ostegun huntan, otsailaren 24an (20:30), Bideak guneko erakusketa gelan. Huna nola Zabalik elkarteak laburbiltzen duen gaualdi hortako gaia.
"Bi amikuztar gazteen ibilbideak baliatzen ditu hemengo elizaren...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Jakin delarik herrian etxe batzuen salmenta prezioa, 630.000 eurotan eta 500.000 eurotan, Hergaraiko baleako herritarrak bildu dira eta elkarretaratze deia egin dute. Joan den larunbatean 200 bat jende bildu da. Holako egoerak arrangurak sortzen ditu, lekuko herritarrek, horietan bereziki gazteek, ez dezaten gehiago erosteko ahalik ukan. Ondorioz beren herritik joan beharko dute.
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Artista franko inspiratü dütü Simone VEIL-ek, zonbait arrunt ezagünak dira. Urteekin ikur bat bilakatü da Simone Veil. Bakotxak bere dohainarekin eta gogo güziarekin parte har lezake Simone Veil pastoralaren afixa sorkuntza lehiaketan. Denen lanak honki jinak dira, emazte handi eta leialaren ohoratzeko. Afixa martxoaren 15a aitzin helarazi behar düzü mailez: simoneveilpastorala@gmail.com edo Muskildiko Herriko Etxealat (paperez edo USB giltz batean) idekitze tenoretan....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016