Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
33. mus zeingehiagoka arrakastatsua
34 urte baldin badu Aiherrako eskola librea mus zeingehiagoka honen antolatzen hasi zela, aurtengoa 33.a da, joan den urtean pandemiarengatik antolatu ahal izan ez zutelakoan. Joan den igandean, Aiherrako Denen Etxera etorri diren muslari eta muszaleek arratsalde ederra iragan dute. Aurten, 82 parek parte hartu dute, serioski eta giro onean. Joan den urtean 134 ziren, gehiegi antolakuntza on baten kausitzeko gisan, aurten tokiak...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Adinekoen kontseilua
Anitz aldiz astekari huntan herrietan gazteen kontseiluak plantan jarriak direla aipatua da. Hendaiako Herriko Etxeak adinekoen kontseilua osatu nahi du, pertsona horiek ordezkaritza ukan dezaten, hiriko bizitzan eta proiektuetan aktiboko parte hartzeko gisan.
60 urtetik gorako hendaiarren ahotsa entzutea, beren esperientzia, herriaren ezagutza, baina baita ere egunerokoan ukan ditzaketen zailtasunak jakitea du helburu. Kontseilu hori emazte...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Lan Eskaintza
Xoko Ona jatetxe-ostatuak sukaldari eta zerbitzari bat bilatzen ditu. Informazioa ukaiteko deitu 06-31-79-91-42 zenbakira edo xokoonaostatua@gmail.com mezu bat idatzi.
Herriko aldizkaria
Urte hastapenean, nekezia batzuengatik herriko aldizkaria etxe batzuetan bertzeetan baino beranduxago errezibitu da....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Lander Garrok egin dokumentala da, Le Select zinegelan ikusgai izanen da otsailaren 23an (20:30). Filmegilea kartzelan eri egon diren pertsonengana joan da, zer ondorio duten hobeki ulertzeko. Kanpoan direnentzat mediku baten ikustea gauza arrunta baldin bada, dokumental horretan erakutsia da preso batek zer zailtasunak bizi dituen, osasun eskubideak murriztuak dituela.
Bihotz Ostatuak laguntzaile bila
Donibane Lohizuneko Bihotz Ostatuak, deia...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
"Neguko bestak" deitu ekimena
Ihauteri garaian Herriko Etxeak, hainbat elkarterekin kultur programazio berezia proposatzen du, "Neguko bestak" deitu duena. Gaskoi eta euskal kulturak ospatzeko asmoarekin, ikusgarri desberdinak antolatuak dira. Ikusgarri guziak urririk dira.
"Besta arrunt bat baino gehiago: Euskal Herriko ihauteriak XXI. mendean", Aitzpea Leizaola, etnologoak eta Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateko...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Kultur egutegi berria Xaia ostatuan
Xaia ostatua kudeatzen duen Bakalau elkarteak, ekain arterako kultur egutegia jakinarazi digu. Horra: martxoaren 4an, ostiralarekin, afari-kontzertua Joseba Tapiarekin, "Egon edo ez egon" izeneko saioa. Martxoaren 18an, ostiralarekin, bertsu saioa Korrika Kulturalaren barruan, Odei Barroso etaMiren Artetxe bertsulariekin. Apirilaren 23an, larunbatarekin (20:00), Guk Kantuz afaria, Guk taldearen kantuak entzuteko aukera paregabea. Eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016