Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Terres de Navarre elkarteak gomitaturik, otsailaren 26an (17:00), Herriko Etxean, Yves Castaingts idazleak bere azken liburua aurkeztuko du.
Bigarren Mundu Gerrari buruzko oroimen lanarekin jarraituz, Yves Castaingts Baxe Nafarroako eta Zuberoako okupazioaren inguruan, bere hirugarren liburua aurkeztuko du. Garai hori ezagutu duten pertsonekin lekukotasunak bildu ditu, bai eta Washingtongo Artxibo Nazionaleko eta Vincennes-eko Defentsa Zerbitzu Historikoko artxiboetako dokumentuetan...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Txertatze zentroa hetsia
Covid-19 izurritearen kontra egiteko txertatze zentroa ideki zen Lapurdi gelan duela 10 hilabete. Hitzordu guti baitzen azken aste hauetan Herriko Etxeak astearte huntan zentroa hetsi du, otsailaren 22an, eskertuz denbora osoan lan egin duten eri artatzaile eta herriko langileak. Hemendik aitzina txertoentzat behar da farmazietara joan edo bestela Baiona, Angelu eta Hiriburun diren zentroetara.
Txirrindula...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Euskal Herriko mus txapelketa
Otsailaren 18an iragan zen, lekuko lehiaketan 12 pare arizan ziren. Huna emaitza: 1. Ondarts-Olaizola,2.Pochelu-Girbon, 3. Haran-Larre. Hiru pare hauek, martxoaren 26an, Heleta Agerrebeherean beharra den Nafarroa Behereko finalean parte hartuko dute.
Ihauteriak otsailaren 26an
Hazparne aldeko ihauteriak, oren bat iraunen duen geldialdia eginen du herriko plazan, euria balitz Artetxean...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Ihauteriak
Hazparne eskualdeko ihauteriek aurten hiru egun iraunen dute. Ostiralean hasiko dira Aiherran konferentzia batekin (19:00). Mintzaldi hori deitzen da "Euskal ihauteria eta mundu ikuskera zaharra", Joseba Aurkenerenak du emanen. Ezkia eta Erberuako ikastolak dira antolatzaile.
Larunbatean, egun nagusia eta nasaia, Zanpantzarren karroa Lekorne, Donamartiri, Izturitze eta Aiherratik pasatuta, hiruak et'erdietan arribatuko da Ikastolako aparkalekuan....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
"Akademiatik tartarika" hitzaldi zikloa
Ostegun huntan (18:30), Baionako Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, UEU eta Eusko Ikaskuntzak konferentzia antolatzen dute. "Bizipenek egiten gaituzte... nola moldatzen dute gure burumuina?" gaiaren inguruan. Loretxu Bergouignan neurozientzietan doktoreak azalpenak emanen ditu, Pauline Guellek gaualdia animatuko du.
Ihauteriak
Otsailaren 25ean eta...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
"Goxoki etxean"
Erderaz "Pole ressource de proximité" deitzen dute, euskaraz "Goxoki etxean". Laguntza zerbitzu berria sortzen du Larrazkena erretreta etxeak. Hunen helburua da adineko jendeak ahal bezainbat etxean atxikitzea, beraz artatzaile berezituak jinen dira heien egoitzara, dietalari, ergoterapeuta, ber-hezitzaile edo psikologo. Aitzin bakotxaren beharrak finkatuko dira, solasaldi baten bidez.
Zerbitzua kitorik da, ARS Akitaniako Osagarri Agentziak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016