Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Ikastolaren Ate Idekitzea
Martxoaren 5ean (10:00), Azkaingo ikastolak guraso berriak errezibituko ditu, bere proiektu pedagogikoa aurkezteko murgiltze eredua, hautu pedagogikoak, ibilmoldea, instalazioak... Familia berriek haien galderak pausatzen ahalko dizkiete irakasle eta gurasoei, kafe baten inguruan.
Merkatxoa
Duela gutti Michel eta Agnèsek Merkatxoa deitzen den saltegia zabaldu dute,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Barantailaren 26 hontan, üsatü beno jente haboroxe bildü da Posonpes gelako mustraka leküan, "Simone Veil" pastoraleko kargü emaiteak jakin mina sortü beitü herritarren artean.
Maite Davant, pastoraleko errejentak bere haütüak ezagütarazi dütü. Süjeta, Simone Veil-en kargüaeramanen dü Maialen Urrutiaguer-i. 20 urte beteko dütü urte hondarrean, psikologia ikasketak jarraikitzen dütü Bordalen. Muskildiko dantzarietan aitzindari taldean izanki, sürprisaz...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
"Haur eri" elkartea, 2011ko urrian sortu zen, Baionako ospitalean eri diren haurren egunerokotasuna alegeratzeko xedearekin, bai eta haurrentzat hezkuntza eta aisialdirako materiala erosteko eta familien harrera antolatzeko.
Martxoaren 5ean (21:00) Faustin-Bentaberri gelan, Philippe Berthouk ikusgarria eskainiko du, bildua izanen den etekina "Haur eri" elkartearentzat izanen da.
Philippe Berthou Garazi-Baigorrin ezaguna da eskoletan ibiltzen baita pailazo bezala....
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Otsail ostegunak: "Batuz aldatu: hemengo euskalgintzak konkretuki nun ditu lehentasunak?"
Zabalik elkarteak bere otsail osteguneko hirugarren gaualdia antolatzen du ostegun huntan, martxoaren 3an (20:30), Donapaleuko Bideak guneko erakusketa gelan. Aldi huntan, Euskalgintzako Haizpea Abrisketa eta Paul Bilbao mintzatuko dira hizkuntz politikaz. Huna Zabalik elkarteak nola aurkezten duen gaualdi hori:
"Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Ortzegun huntan (20:00), Petit Théâtre de Pain antzerki taldea Ziburun izanen da, lehen aldikoz gainerat, Errepira aldeko bilgunean. Eskainiko du "Le Grand Bancal" deitu ikusgarria, bizpahiru istorio elgarri lotuz muntatua, kantu eta dantza askorekin. Biziki obra alegera eta hunkigarria, gaitzeko itzuli pollita eginaraziz asmatua, bederatzi jokolari partzuer.
...Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Bi heriotze
Joan den ostegunean, otsailaren 17an, zendu da Marie-Agnès Machicote, sortzez Jorajuria. 71 urte zituen eta oroitzen gira gure haur denboran Machicote familia bizi zela Izokiko burdinbide trebesagunean. Ehorzketa elizkizuna iragan da joan den astelehenean Itsasuko elizan.
Bestalde, pena handiz ere jakinarazten dugu joan den igandean, otsailaren 20an, zendu dela Jean-Pierre Urthiague gure herritar eta auzoa. Hamar bat urtez eritasunari buru eginez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016