Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Luhusoko Polliki dantza taldeak eta herriko gazteriak, martxoaren 13 eta 20an kaskarotak antolatzen dituzte. Mezua pasatzen dute kaskarotentzat lekuak gelditzen direla, luhusoar gazteak errezibitu nahi duenak 06-34-64-97-12 edo 06-31-74-27-25 dei dezala.
Ez duda familian eta auzoen artean antolatu ongietorria egiteko!
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Etxebarne ostatuan Union Basque mus txapelketa iragan da, Pochelu Xavier eta Fabien aita-semek irabazi dute, Hiriart Jean-Léon eta Etchebarne Charles txapeldun-orde atera dira.
Euskal Herriko federazioaren kanporaketa, ortziralez, martxoaren 11n iraganen da. Aitzin (19:30/20:30) pintxoak eta bokadilloak jaten ahalko dira, ondotik lehiaketa hasiko da.
Etorri goxoan!
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Daniela Albizuren omenaldia
Martxoaren 4an, ostiralarekin, Herriko Etxeak omenaldi ederra egin zion Daniela Albizu urruñar idazle eta euskaltzaleari. Honako hauek hartu zuten parte: Filipe Aramendi auzapezak, Annie Poveda hautetsiak, Luzien Etxezaharreta editoreak, Beñat Albizu anaiak, Thérèse Haltzuet lagunak eta Mixel Dhers antolatzaileak. Tarteka, Xerar Urrutiak, Dabid Gutierrez-Lertxundik eta Mixel Dhers-ek...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Gutartean-en biltzar nagusia
Gutartean, adin ederrenekoen elkarteak, bere biltzar nagusia eginen du, martxoaren 19an (11:00), herriko eskolen jatetxean. Iragan urteko gora beherak bai eta ere aurtengo egitasmoak aipatuak izanen dira. Ondotik bazkaria izanen da, Denenetxea gelan, 27 eurotan. Bazkariarentzat izenak eman behar dira elkarteko arduraduneri, larunbateko berantenaz.
Ezkila bat gauza historiko bezala ekarria
Elizaren estreinaldian,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
San Frantses Xabierkoaren beila
Garaziko Jatsun, San Frantses Xabierkoaren ohoretan egiten den beila, martxoaren 13an, igandearekin iraganen da, meza nagusia (10:30), parropiako kantoreak, Molères apezpikuarekin. Ondotik, zintzur bustitzea izanen da.
Arratsaldean (15:00), arrosarioa, bezperak eta Sakramentu Sainduaren benedizionea.
Meza aitzin eta ondotik, bixkotxa saltzea izanen da, Donazaharreko San Mixel eskolako burasoek antolaturik. Meza zuzenean...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
106 urteko amatxiren heriotzea
Anita Arraras, 1915eko abenduaren 11n Esnausu Martinenean sortua zen. Gazteko izena Etcheverry, 12 haurridetan 8garrena zen. Mateinera ezkondua Mixel zenarekin, laborantxatik 5 haur hazi zituzten. Duela 15 urte, Robert, bere semearen heriotzarekin, nahigabe handia jasan zuen. Bere 100 urteak duela 6 urte ospatu zituen. Berant arte, arras pixkor egona, kasik iduritzen zitzaukun herriko xaharrena ginaukana, oraino zonbait urtez goxatu behar...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016