Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Hirugarren auzo-batzordea
Herriko Etxea sustatzaile eta akuilatzaile, auzo-batzordeak, auzo-komiteak diote batzuk, Ziburun muntatzen ari dira. Biga jadanik sortuak iragan udazkenean, lehena Zokoa eta Untxin auzoaldeentzat, bigarrena Erreka-Zahar eta Gurutze-Saindu eskualdearentzat.Hirugarrena xutik ezartzen dute ortzegun huntan, martxoak 10 (18:30), Bordagain dorrean, Bordagain eta Sopitenea auzoaldetako jendearentzat.
Norabide...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Ukrainarrekin elkartasunez
Herriko Etxeak puska bilketa antolatua du, Lesseps kaian, 18.ean. Aste guzian 7 egunez idekia da (8:00-20:00). Beharrezkoak diren gauzak:
- Higiene eta farmaziako ekipamendu ttipiak: konpresa esterilak, loturak, erre-gelak (hidrogel), 70° alkohola, bendak ohatilak, bizirauteko mantak, mediku-aiztur eta lehen sokorriko ontzia.
- Haurrentzat eta helduentzat jantzi beroak, lo-egiteko zakuak eta...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Bertsu saioa igandean Larrekon
Sekulako bertsulari ekitaldia antolatzen du Herri-Urrats elkarteak, urtero errepikatzen dena Larreko kulturgunean, BECtso saioa izenburuarekin. Maiatzaren 8a aitzin herri askotan ekimen anitz plazaratuak dira, helburua delarik diru laguntza eskuratzea kulturaren bitartez. Beraz martxoaren 13an (16:00), Hitzetik Urratsera lemarekin, goi-mailako bertsulariak ikusiko ditugu: Miren Artetxe, Odei Barroso,Saioa Alkaiza, Eneko Lazkoz, Nerea...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Herriko kontseilua
Sasoiak hori nahi duelakoan, herriko kontseiluak diru harat hunatak aipatu ditu bere azken bilkuran. Funtzionamendu gastuak hein berean gelditzen dira. Ikerketak egin eta, iragan urte hondarrean obra batzu abiatu dira (1,3 milioi euro): kapera, Zapatainen karrika eta bide goxoa.
2021eko urtean 2,1 milioi euro baztertu dira. Haueri esker 2022an inbestimendu handiak eginen dira. Herriaren bizitasuna sustengatuko da, auzoak lagunduz (Urkoiko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Etxahun Barkoxeren inguruan dabil ikusgarri berri hau.Pierre Topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz bistan da. Hitz berriak idatzi eta erraiten dituDominika Rekaltantzerkilariak, kantuekin aldika, soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfarre bat, edo berdin tango moduan....
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Eskertze
Joan den ortzegun arratsaldean Bruno Carrère auzapezaren eta Denise Cedarry axuantaren presentziarekin, Herriko Etxeak ospakizun batean iragan urtetik hunara, Lapurdi Zentroan egon den txertatze gunean lan egin duten guziak eskertu nahi ukan ditu. Ospakizunera dozena bat pertsona etorri dira. Auzapezaren ongi etorriaren ondotik, Aña eta Aurore CCAS herriko ekintza sozialean diren enplegatuek erakutsi digute zer izan den txerto zentro horren bidea, 2021eko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016