Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Hirigintza planari buruzko bilkura publikoa
Bilkura hau ostiral huntan iraganen da, apirilaren 1ean (18:30), Sanoki gelan.
Euskal Herriko sormarken besta
Besta hau iraganen da Itsasun, Atharri ezker paretan, apirilaren 3an, igandez. Egunean zehar izanen dira mahai ingurua, bazkari alaitua, dastatze mementoak, sal-gune bat, kabalak ere eta familientzat animazioak. Sartzea urririk.
Liburu...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Zangoak Arin À¢'€'" Gan den ortzegunean taldeak korrika egin eta, Lesakako Linduren sagarnotegian bazkaria egin du, txuleta on baten aitzinean 30 pertsona elkarretaratu dira. Ateraldi hori urtero egiten du, dena izigarri ongi pasatu da.
Bertsu afaria- Apirilaren 2an iraganen da, Urtxola jatetxean (19:00), afaria eta bertsu saioa 30€tan. Amets Arazallus eta Maialen Lujanbio bertsulariek animatuko dute. Erreserbatzeko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Herriko kontseilua
Lehenik hilerrien kudeaketa kontua eta kontu administratiboa bozkatu dira. Gero 2021eko aurrekontu nagusiaren kudeaketa kontua denek onartu dute.
Aurrekontu nagusiaren kontu administrazioarentzat aldiz oposizioak kontra bozkatu du eta hautetsi abertzalea abstenitu da. Eztabaidan erran da egin beharraren %30a baizik ez dela egin, aldiz zorra %41ez emendatu dela. Auzapezak erantzun du, obra handiak hasi aitzin ikerketa denbora luzea behar dela...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Haziak Mendian
Baxe Nafarroako eta Zuberoko Euskal Haziak eskola elebidunek, "Haziak Mendian" gertakaria antolatzen dute, apirilaren 3an. Hiru ibilaldi 10, 17 eta 24 km-ko proposatuak dira. Hitzordua Jatsuko eskolan emana da (7:30). Izenak aitzinetik emaiten ahal dira: haziakmendian3@gmail.com. Ondotik taloak eta animazioa desberdinak izanen dira.
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Iparra-Hegoa, aurtengo egitaraua. Martxoaren 28tik 30era
Duela 25 urte, Urruñako Berttoli eta Segurako Elorri elkarteek sortu zuten, herri ekintzak bide luze eta aberatsa egin du orduz geroztik. Aurtengo egitaraua: martxoaren 28a, astelehenarekin: egunean zehar, Baionako Kolegioko ikasleen animazioak. Hitzaldi-elkarrizketa Segurako kultur-etxean (19:00). Gaia: "Hezkuntza arauak Euskal Herrian". Hizlariak: Iban Thikoipe, Nora Salbotx eta Asier Lauzirika. Martxoaren...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Hautesle gazteak bozkatzera sentsibilizatu
Joan den astean herritar gazteek, Kotte Ecenerro auzapezaren eskutik, herritar libreta eskuratu dute. Laster iragan behar diren presidentzialetan eta legebiltzar hauteskundeetan lehen aldikoz bozkatuko dute. Bozkatzeko kartarekin batean, "Ralbol" deitu liburuxka ukan dute, herritar libreta hunek hendaiar gazteak sentsibilizatu nahi ditu hautesle beharrak zein diren jakinarazteko.
Ahalmen urritasunaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016