Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
"Saga ikastola" antzerkia
Apirilaren 8an (20:30), Garaziko eta Munhoa ikastoletako burasoek, Faustin Bentaberri gelan, "Saga ikastola" antzerkia emanen dute. Obra hunen idazlea, gehiago presentatzerik ez den Baigorriko Pantzo Hirigarai antzerki idazle famatua da.
"Saga Ikastola" antzerkiak ikastolen istorioa kondatzen du, 1970eko hamarkadatik 2030ekorat. Hastapeneko urte zailak, tokiko kargudun eta jendeen ukapen eta altxatzen zituzten traba guziekin -orduko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Ortzaizeko Herriko Etxeak goizaldi berezia antolatzen du, joko ezberdinekin, apirilaren 9an, ibiakoitzarekin (10:30). 3 urtez goitiko herritar haur guziak gomitatuak dira, oren pare baten pasatzerat. Ludo 64 elkarteko animatzaileak haurren ausatzeko hor izanen dira.
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Udaberria loratzen
Kanpora atea orduko begipean ohartzekoa da liliek alde guziak emokatzen ari dituztela, pentzeak, arbolak, erreka bazterrak baita larreak. Apirila biribila hor dugu eta sasoi huntako aro aldakorrak baratzetako ateak zabalik ezartzen ditu, jendea kementsu hasia da lurrari joka, lehen haziak ereitekotan, bereziki patatak.
Laborantxako irudi huntaz bertzalde, sekulako ekitaldi ospetsuak datozkigu, hala nola Korrika apirilaren 9an, larunbat...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Bihotzeko ostatuak
Eskerrik beroenak Baigorriko Spar saltegiaren partez, Garaziko Bihotzeko Ostatuen aldeko kanpainan parte hartu duten erosle guzieri. Haueri esker, 145 kilo merkantzia bildu dute. Gisa hortan, bolondresek udako janari banaketa segurtatzen ahalko dute.
Eleketa
Joan den ortziralean estreinatu da "Eleketa" erakusketa Baigorriko Herriko Etxean eta heldu den maiatzaren 21a arte bisitatzen ahalko da. Garazi-Baigorriko ehun bat...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Korrika
"HitzEkin" hori da aurtengo korrikaren lema, hitzak obratu.Martxoaren 31n, Amurriotik (Araba) abiatuko da. Irisarrin apirilaren 5ean gauez gau pasatuko da (2:30 hirian). Herriko elkarte guziek parte hartzen ahal dute, bai diruz, bai eta lasterka segituz Iholditik Ortzaize aldera, deneri idekia da.
Eskubaloia
Iragan partidak - Nazional 2. mailan, 1 taldeak irabazi du 29/28 beharrezkoa zuen partida,...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Europako hizkuntza gutituen "Tokiko xarta"
Aitzineko astean Euskal Herriko 49 Herriko Etxek eta horietan Aiherrakoak, Europako hizkuntza gutituen xarta Itsasuko Sanoki gelan izenpetu zuten. Itsasuko Herriko Etxeak eta Euskal Konfederazioak bultzatu lanaren ondorioz, 49 Herriko Etxe horietako ordezkariak bildu ziren hitzarmenaren ofizializatzeko, Claudine Brohy Europako kontseiluak igorri andere ordezkariaren aitzinean. Ondorioz, Herriko Etxe guziek euskararen aldeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016