Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a

Bizi gertakizunak - Aberri Eguna

Bizi gertakizunak

Sortzeak: Lefevre Ella Alice Olivia, Gouvernel Ametsa Haizea, Arrieta Lecuona Unai, Terrassier Klisnick Féderica, Cassou Enea, Bernabeu Léa, Saint Macary Intza, Bibloque Jena, Mairre Contet Amane

Ezkontzak: Jarrier Nicolas René Roger eta Kondrasheva Anna Quesne; Bruno Marcel Abel eta Foure Josiane Pierrette France.

Heriotzak: Bernabeu Angel Santiago, Olaizola Antoine, Pourtolas...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a

Korrika - Etxe ogia salgai - Pilota gaztean sariztatuak

Korrika, apirilaren 9an

Oroit Korrika Euskal Herri osoa gau eta egunez zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterkaldia dela.

Aurtengoa 22.a ez zaiku herritik pasatuko, izturiztarren kilometroa, Herriko Etxeak Artetxeak eta Besta Batzordeak elgarrekin erosia, Hazparneko Paxkoenea aldean kurrituko da.

Kilometroaren zenbakia: 2314 etxe berde handian (kilometro 1 Hazparne aldetik Paxkoeneko pilota plazara heldu aitzin). Tenorea: 14:36, 20 minutu lehenago...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a

Eskolako aita-amak mobilizatuak

Bada orain urte bat beno haboro igorri dügün gure galto ofiziala murgiltze sisteman plantan ezartzeko Larraineko eskola püblikoan (2021ko barantailaren 10ean).

Ordüan 4 herriko talde batetan ginüen (Idauze-Mendi, Ortzaize eta Aiherra) ber galtoa eginik.

Igaran setemeko sartzean, Idauze-Mendi, Ortzaize eta Aiherran, murgiltze sistema honarturik izan zen.

Larrainen? "Instruction complémentaire!".

Geroztik, ministeritzako zirkülarrak permetitzen din murgiltze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a

Irratiek eta Ikastolek urteurrena ospatzen - Emazte-gizon parekotasuna - Fabrika Garazi erakusketa

Irratiek eta Ikastolek batera urteurrena ospatzen!

Aurten, Irulegiko eta Amikuzeko irratiek, hauekin batera Garaziko eta Munhoa ikastolek, urteurrenak ospatzen dituzte. Karia horretara elkarrekin apirilaren 16an programa polita proposatzen dute. Eguna hasiko da bertsu bazkari batekin (12:30), Oier Urreizti, Maddi Sarasua eta Ramuntxo Christy entzungai izanen dira. Ondotik kontzertua iraganen da, Iluma, Ikus, Torheit, Kuartz, Zamalka, Frigo eta Sorhots taldeek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a

Gogotik elkartearen biltzar nagusia

Gogotik elkarteak badauzka Iholdi, Landibarre eta Armendaritzeko adin ederrekoak. Bere biltzar nagusia egin berri du, aurten berezitasun batekin, bazuen hamar urte Sanchez Dédé elkarte horren buru zegoela, bere lekua utzi du, izanik ere adindunak gazteago batzuri. Harekin betan, beste sei kidek ere biltzar nagusi horretan berean ordainduak izan dira.

Makila ederra eskaini diote "segur bazuela beharra" erran du eta baliatuko duela. Orain ondoko egunetan bildu beharrak dira jakiteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a

Dolu - Mezak

Beha ez ginauden, presuna oraino gaztea, 67 urte, Jainkoak bereganatu dauku. Tote Arosteguy, Tote Lakotei erraiten ziotena, orain plaza erdian bizi zena, denen itzalean pausatua atzeman dute. Heriotze horrek jendeari durduza eman du, egun oroz jendeen bistan zen presuna baitzen Tote.

Ehorzketak ortziralean herriko elizan iragan dira, jende multzoaren erdian, jinak familiari sustengu ekartzera, Toteri hondar estimuzko agurra eginez. Gure dolumin bizienak.

Mezak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016