Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Chimères antzerki taldeak, apirilaren 15ean (20:30), La Perle gelan "Antigone à corps perdus" obra eskainiko du. Sartzea 13€, 12 urtez petik 5€.
...Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Aste Sainduko elizkizunak
Huna zoin diren Errobiko Salbatore parropiarentzat Aste Sainduko elizkizunen tenoreak: Ortzegun Sainduz Jesusen azken afariaren ospatzea Uztaritzeko elizan (19:00), Ortzirale sainduz Pasionearen ospatzea Arruntzan (frantsesez) eta Larresoron (euskaraz) (15:00), Uztaritzen (19:00). Larunbat sainduz Pazko beila eta meza Uztaritzen (21:00). Pazko egunaz mezak: Haltsun (9:00), seroren komentuan (10:00), Arruntzan eta Larresoron (10:30). Aste...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Buruz-buruka Eneko txapeldun
Joan den ibiakoitz arratsaldean Milafrangako bidean, bazterrak airos eta eder ziren. Jendeak Korrikaren aiduru eta gu txapelaren ametsa.
Multzoko partida guziak irabazirik, Eneko Etchevers-ek ez zuen azken partida, gazteen finalaren B sailekoa, huts egiten ahal. Hastetik ongi abiaturik, gure irisartar pilotaria nagusitu da 30/21 irabaziz Iban Etcheverryren parean. Biba hi Eneko eta aitzina segizak!
Union...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Harpealde trinketean
2021-2022 Palantxako lehiaketa apirilaren 2an bururatu zen, Euskal Herri osotik etorri 53 pareek azaroaren 29an hasia zuten.
Huna emaitzak: 3. mailan: Urruty-Olhats 40 Zugarramurdi-Garispe 27. 2. B mailan: Cabalette-Lembeye 40 Duguine-Clement 38. 2. A mailan: Ibarrart-Moustirats 40 Bachacou-Iturria 25. 1. mailan: Bibens-Sallato 40, Jaureguiberry-Biarrotte 32.
Partiden...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Bozak
Presidente bozetan, Emmanuel Macron gure herrian nagusitu da, %22rekin. Bigarren, Jean Lassalle %20,2, ondotik Jean-Luc Melanchon %19,1. Gainerateko emaitzak orrialde berezituetan aurkituko dituzue.
Mus
Euskal Herriko mus xapelketaren finala, joan den ibiakoitzean, Plaza Xokon giro biziki goxo eta pollitean iragan da, beste lurraldeetako muslarien ezagutza egiteko plazerrarekin. 7 probintzietatik etorririk, 128 pare...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Lapurdiko mus finala Xaian
Martxoaren 26an, larunbatarekin, Euskal Herriko Mus Txapelketaren Lapurdiko finala jokatu zen Xaia ostatuan. Aurten, zazpi probintzietan, 2.000 bikotek hartu dute parte, 32 bikotek Lapurdiko finalean; Peio eta Iban Etxeberria aita-seme donibandarrak, baina txapelketarako Urruñan izena emanik dutenak, txapeldun gelditu ziren.
Xaiatik Euskal Herriko finalera
Hauek dira...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016