Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Apirilaren 16an (19:00), Espellet ostatuan iraganen da. Hor entzunen ditugun bertsulari gazteak hauek dira: Irantzu Idoate, Haira Aizpurua, Unai Anda, Haizea Arana, Julene Iturbide eta Beñat Astiz.
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Aste Sainduko elizkizunak
Pazko asteburu huntan, huna Baigurako Jondoni Jakobe parropian izanen diren elizkizunak. Ortzegun sainduz Arrosan (17:00), ortzirale sainduz Bidarrain (17:00) eta larunbat sainduz Pazko gaueko zeremonia Irisarrin (20:00). Pazko igandean: Bidarrain (9:00), Ortzaizen eta Suhuskunen (10:30).
Lakako mendi ibilaldia
Bi urtez, osasun arazoengatik Lakako lasterkaldia ez da egin, aurten ere egutegiarengatik ezeztatua izan...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Korrika À¢'€'" Ukan du arrakasta euskararen aldeko aurtengo Korrikak inguru hauetan ere. Bidarraitarrek nagusiki bi herritan parte hartu dute. Herriko Etxeak, auzapeza eta kontseilari batzuekin, Besta batzordekoek eta Otxaldetarrak elkarteko kideek Ortzaizen, asteartez gauaz gau. Eta Baztandarrak elkartekoek larunbatean Itsasu aldean. Euskarak segi beza ere bere martxa egun guzietako harat-hunatetan.
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Konferentzia krisi sanitarioari buruz
"EZ PASS de liberté! Nora Goaz?" kolektiboak, apirilaren 15ean (20:00), Parropiako gelan (Merkatu estaliaren ondoan), konferentzia antolatzen du, "krisi sanitario azken bi urte hauen bilana" gaiaren inguruan. Eric Ménat medikua hor izanen da (Kontseilu Zientifiko Independentearen sortzailea).
...Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Aberri Eguna
Apirilaren 17an, igandearekin, ospatuko da aurtengo Aberri Eguna. Jadanik zenbait alderdik deia egin dute. EHBilduk Iruñera, euskaldunen hiri buruzagi ederrera deitu du, EHBaik Lapurdiko Azkainera, EAJ-k Bilboko Plaza Barrira eta Euskal Herria Batera ekimenak herrietako plazetara. Iragana, oraina eta geroa. Historia, aldarria eta besta. Izanen da zer ikusi eta zertaz goza, euskaldunen egun handian. Urruñarrek ere izanen dute non eta zer hautatu egun...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Korrika Ttiki eta Handi
Ostiral goiz haizetsuarekin, hamarnaka haurrek parte hartu dute beren irakasleekin eta burasoekin, hitzordu alai honetan, euskara beti bultzatu nahiz. Hiru ibilbide antolatuak ziren, haurren adinen arabera, herriko eskoletan diren klase elebidunetarik, baita Zaldubi Ikastolatik etorriak ziren. Pilota plaza denen topagunea bilakatu da, haurren begi dirdiretan ageri zen holako ekitaldiak zer loria sortzen duen. Larunbat goizean aldiz Korrika...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016