Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Heriotze - Mayi Jaurena Mendigorrikoa zendu da, 96 urte berriki eginak zituen. Adin handia zuen, eta etxen hil da, goxoki, familiakoez inguraturik. Ikasia zuen bizitzen, Mendigorrian etxetiarrak baitziren lehen. Bestalde 26 urtetan ezkondurik, 45 urtetan galdu zuen senarra, bakarrik 3 haurrekin geldituz. Bertute handiko emaztearen oroitzapena uzten dauku.
Mayi zenaren ehorzketak, Lekuineko eliza betean iragan ziren, joan den asteartean. Doluminak...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
"Simone Veil" pastoraleko afixa egin dü Mathilde Betatchet, Liginagako grafista gazteak. Simone Veil pastoraleko aktürrek bere obra haütatü düe. Pastoraleko afixa sorkuntza lehiaketarentako, 18 afixa esküratü dira. Estilo desbardinak, esküz eginik, argazki kolatze, margo lan, baita ordenagailüz lantü beste hamar bat afixa. Beren lanetan, oroek Simone Veil-en bizipenak eta ibilbidea kontütan hartü düe.
Iragan astean, herritarrek obra güziak deskubritü dütüe eta...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Korrika lehen aldiz!
Astelehen arrastirian bazen mugimendu herriko plazan. Haurrak bizkarrekoak soinean Donibane Garazitik lasterka arizanik etorriak, laborariek ardi deizteak utziak, enpresak usaian baino goizago geldituak... hots denak harro lehen aldikoz herrian Korrika pasatuko zela.
Plaza aitzinttoan, Herriko Etxeak eta gazte komiteak herriaren izenean lekukoa hartu dute eta Galtxetaburura buruz Lurrama elkarteari eman da, han ere beste gamartiar batek...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Arrastatzeak
Bazen usaiaz kanpoko mugimendua joan den asteazken goizean herrian, polizia jina zen bi gazteren xerka, azken denbora hauetan murruetan agertu diren pintada batzuetaz nahi zituztela galdezkatu. Pauetik jinak ziren eta gazteak harat eraman dituzte. Erran behar da, ber gisan egin dutela itsasuar batentzat, Bordelen ere beste bat hartu dute eta han berean galdezkatu.
Berria herrian fite hedatu da eta arrastirian elgarretaratzea izan da. Jendea bildu da...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Errefuxiatuak euskararen alde!
Korrika Baionan pasatu delarik, 2355 kilometroan, Etorkinekin eta Diakite elkarteek lekukoa hartu dute. Baiona aldean bizi diren etorkinak ere euskararen alde lasterka arizan dira, Korrikaren bizkarrekoetan, beren lurraldeko hizkuntza agertzen zela. Beren jatorrizko hizkuntza agertzean, euskarari beren atxikimendua erakutsi nahi ukan dute.
Bestalde, Korrikak alimaleko arrakasta ukan du, jendea trumilka etorria baitzen, egun osoan...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Barnealdetik etortzean, Kanboko herri sartzean, laborantza lur batzuen saltzea dela eta, apirilaren 23an (15:00), Lurzaindia, Cade, ELB, Colletif Marienea EzHunki eta Nahi Dugun Herria mugimenduek manifestazio deia zabaltzen dute. Hitzordua Herriko Etxe aitzinean emana da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016