Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Habanako gaukaria - Xakurrentzat parkea

Habanako gaukaria

Ekainaren 2an, ostegunez (19:00), Joseba Sarrionandia idazleak, Baleak elkarteak gomitaturik hor izanen da. Idatzi trilogiaz hitz eginen du: "Bizitzea ez al da oso arriskutsua"; "Airea ez da debalde" eta "Gauzak direna badira".


Xakurrentzat parkea

Xakurren integrazio eta elkarbizitza hobea sustatzeko eta errexteko,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Larunbatean, azoka! - Kermeza

Larunbatean, azoka!

Hirugarren aldikotz, Ziburuk muntatzen du bere euskal liburu eta disko azoka! Larunbatean iraganen da herriko plazan, goizetik arrats, antolatzaile Baltsan elkartea eta Argia astekaria, laguntzaile Euskal Kultur Erakundea eta Herriko Etxea. 33 argitaletxe partzuer, diskoeri kartsuki emanak diren 9 etxe ere ba. Goizeko hamarretan, Zubiburu elgarrizketa, Janbattitt Dirassar eta Amaiur Epher buruz-buru. Ondotik, txotxongilo ikusgarria haurrentzat,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Inkesta - Elizan - Kirola - Hiruzango eguna

Inkesta

Jendeen ikusmolde eta beharrak zoin diren jakin nahian inkesta bat abiatu du Herriko Etxeak. Gaia: etxebizitza. (EPLF) tokiko jabetza laguntzen duen erakunde publikoarekin lan egiten du; proiektu batzu gelditu ditu, eraikuntza batzu erosi eta oraino erosi nahi lituzke, horietan duela zonbait hilabete gazteek okupatu zutena. Horiek nola apailatu deliberatzeko, jendearen beharra zer den jakin nahi da. Oreka bat aurkitu nahi da ofiziale gune, 77 laborantxa eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

"Hipotesi demokratikoa" - Niko Etxart - Kantauri abesbatza - Biera eta Musikaren besta - Burujabetzaren alde - Pilota-

"Hipotesi demokratikoa" dokumentala

"Hipotesi demokratikoa, euskal istorio bat" da Thomas Lacoste Bordeleko zinegilearen filmaren izen osoa. Dokumental honetan Euskal Herriak Frantzia eta Espainiarekin duen auzi historikoa aurkezten saiatu da, baita borroka armatuaren bideak eta arrazoiak ere. Arrakasta handia ukan du Iparraldeko zinemetan, Hegoaldean eta Katalunian emateko asmoa dute. Urruñako Itsas Mendi zineman...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a

Bidarraitarren eguna - "Gure Otto Piarre" liburua

Bidarraitarren Eguna À¢'€'" Ekainaren 4an, ibiakoitzez, iraganen da herriko elkarte guziek partaidetzan, Herriko Etxeak sustaturik, lehen aldikotz antolatzen duten "Bidarraitarren Eguna". Egitaraua hauxe da: 7:30etatik goiti ongi-etorria trinket gibeleko gelan, kafe eta bixkotx; 8:00ak eta 9:00ak artean abiatuz plazatik, oinezko ibilaldia (7km), familian egiteko gisakoa; 10:30 ibilbide kultural laburra, elizako plazatik abiatuz, tokiko historia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a

"Maria Meharra" karrika, Donibane Lohizuneko kaskaroten erregina

Aitzineko astean "Maria Meharra karrika" inauguratua izan da, Jean-François Irigoyen auzapeza, Jacques Ospital eta Les Bask'elles elkarteko kideak bertan zirela. Ekimen hori Kaskarot bandaren soinuan ospatu zen, kari horretara Kilika konpainiak txotxongilo erraldoia ekoiztua zuen, Ramiro Arrue lizeoko joskintza sailarekin elkarlanean.

Kaskarot-ek erregina titulua emaiten zioten emazte bati, Maria Meharra izan zen haietako ospetsuenetako bat.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016