Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Baigura Ikastolak 10 urte!

Lekornen plantatua den ikastolak 10 urte ospatzen ditu. Ikasleak Heleta, Makea, Lekuine eta Lekornetik heldu dira.

Urteurrena ospatzeko, urtean zehar gertakari batzuk antolatuak izan dira. Aldi huntan ikasturtea bururatzera doala, ekainaren 11n, larunbatarekin besta eguna antolatzen du. Gerezietako auzoan hitzordua emana da (9:30), desfile batekin hasiko da, dantzari eta bertsulariak lagun. Garroan geldialdia eginen du, lekukotasunak entzuten ahalko dira, ibilaldia herriko plazan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Harremanak sendotuz, zauriak sendatu: Leire gogoan

"Loturak: Harremanak sendotuz, zauriak sendatu!" Garaziko gaztetxeko kideek Leire Iribarne-Olhagaray beren lagunari eginen diote omenaldia, bestaz, musikaz eta giro alaian iragan nahi dutena.

Azken urteetan, Tolosan eta Euskal Herrian sortu dituen harremanak bizirik atxikitzeko, xoko desberdinetako lagun musikariak elkartuko dira eszena gainean eta aitzinean.

Besta hau deneri idekia da, Leireren laguneri, baita bere ezagutzeko aukera ukan ez zuteneri ere.

Hiru...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Etxebizitzari buruz gogoeta eta mahai inguru

"Se loger au Pays / Herrian bizi" plataformak deneri idekia den foroa ekainaren 4an, La Perle gelan, antolatzen du, etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazioaren ondoko urratsak jakinarazteko eta lantzeko gisan.Egitaraua: plataformaren biltzar nagusia (9:30), janari mahai (12:30), ondotik lan tailerrak (14:30): bigarren etxebizitzak - etxebizitza soziala gaiaren inguruan.

Mahai ingurua (18:00): Emmanuelle Cosse, René Dutrey, Joseba Otondo, Stéphane Pfeiffer hizlariekin....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Adinetakoak juntatu - Lehen komunionea - Oztibartarrak pilota

Adinetakoak juntatu

Berrikitan elgarretaratu dira mahai on baten inguruan "Gaintiarrak" (Donaixti-Hozta-Ibarla-Bunuze) eta "Lokarrikoak" (Larzabale-Izura-Arhantsusi-Jutsi). Lehenak Gamian eta besteak Espellet ostatuan. Apairu on bat eginez eta elgarrekin solastatzeak emaiten du atsegina, adinetako anitzentzat horrek badu inportantzia handia.

Ondoko ateraldia gogoan etxeratu dira bihotza lasai.

Lehen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Hondamenen kalteeri buruz - Mutxikoen ikastaldi - Ganer huste

Abenduko hondamenen kalteeri buruz

Apirilaren 4an laborantzako irriskuen kudeantzan ari den estatu mailako batzordeak abisu baiezkoa eman ondoan, maiatzaren 16an ministeritzak Uztaritze ezagutu du herri makurtu bezala, abenduaren 8tik 12ra uren hondamenek egin kalteentzat. Laborari erabiltzaile bakotxak, kalteen ordainketak erdiesteko, Paueko prefeturara galdea egin behar du, ekainaren 1etik 30a arte. Hortarako Herriko Etxeko webgunean aurki daitezke behar diren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a

Ezkontza - Euskal Trail - Gaita Eguna - Beila

Ezkontza

Luzaz Baigorriko "Harri gorria" etxean bizi izan den Paxkal Indo gure Herriko Etxean ezkondu da, aitzineko ibiakoitzean, sortzez Lehuntzekoa den Manue Nobliarekin. Labetz-en bizi dira orain. Goresmenak bikoteari.


Euskal Trail

Baigorri aldeko lasterkaldiaren abiatzea eder bezain hunkigarria izan zen, joan den ortziralean. 550 lasterkari 130 kilometrotako "Ultra Trail" probaren abiatzean, beste hainbeste ikusle, herriko...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016