Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Bidarraiko elkarteek lehen aldikotz antolatutako Bidarraitarren Eguna loriagarriki iragan da joan den larunbatean. Zerua lanotsu bainan euririk ez, eta pentsatutako aktibitate guziak arrakastarekin iragan dira. Denetan bildu da jende, izan mendi ibilaldia Inetako gainetan barna, herri barneko ibilaldi kondatua, yoga iniziazioa, arte martzialak ala haurren trail iniziazioa. Askorentzat okasione paregabea izan da ere liburutegia, ihiztarien etxola eta Aire Zabal...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Salbatorez, Arberoa xoko huntako 12 haurrentzat egun handia zen, lehen jaunartze edo komunionearen eguna baitzuten.
Aiherratik 3 ziren: Olivier Frachou-Garra, Maddi Casano-Garra, Leire Aguerre. Donoztiritik bat: Andde Damestoy-Mateo. Donamartiritik bat: Maina Etchegorry.
Izturitzetik 7: Iban Alberro "Bixta Eder", Loritz Arotcarena "Gaztelubegia", Laida Borda "Mendigaraia", Philea De Castro"Zoriontasuna", Intza Etchart "Bettiria", Mattin Etchegoyen "Marexaldegia", Eñaut Garra...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Arantxa Lannes-en erakusketa
Erakusketa huntan Arantxa Lannes Uztaritzeko artistaren mundutik atera irudiak eta margo bereziak ikusten ahalko dira. Sortzen ari den mundua, bere laino eta argiekin. Bizidunik ez bada ikusten ere, lurraren, suaren, uraren eta airearen arteko joskera berezia agertzen du.
Arantxaren ibilbideak, arte plastikoetan eta dantzan ibiliz, erakusketa hunen ardatzak argitzen ahal ditu. Gorputzaren erabilera eta dantza baten erritmoak sendi...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Herriko errugbilari gazteak txapeldun
Maiatzaren 28an, larunbatarekin, Urruñarrak errugbi taldeko gazte mailako (19-20 urtekoak) jokalariek partida irabazi zuten (20-12) Gironda departamenduko Langon herrian, Moneingo taldearen aurka, Akitania Berriko txapeldun bilakatuz. Zorionak urruñar errugbilari gazteei!
Mus Txapelketa pilota-plazan
Hilaren 11n, larunbatarekin, (14:00) mus txapelketa ederra izanen da herriko pilota-plazan,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
TTUTT festibala, Garruzen ekainaren 10 eta 11n
Euskal Elkargoak antolatzen duen kultur denboraldia, aurten Garruzen bururatuko da. TTUTT festibala deitzen da eta ikuskizun anitzen ikusteko parada emana da, ekainaren 10ean, ostiralez (18:00tik goiti), eta 11n, ibiakoitzez (14:00tik goiti). Proposatuak diren ikuskizunak, antzerki, zirku, dantza eta musika, herriko plazan eta karriketan emanak izanen dira. Publikoarekin, ustekabeko topaketak sor...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Kolegioen eguna
Ekainaren 2an, ostegunarekin Departamenduak eta Baionako hiriak elkarrekin kolegioen eguna antolatua zuten. Lauga gelan 600 bat gazte bildu dira. Egun horren xedea zen ikastetxeetan urtean zehar egiten diren hezkuntza ekintzak baloratzea. Gazteen eta hezkuntza komunitateko eragile desberdinen arteko partekatze eta aipamen eguna da.
Hainbat gertakari izan ziren egun horretan, besteak beste ikasleeri komiki saria emaitea. 1.200 ikaslek parte hartu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016