Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Aitzineko urteetan geldialdia egin eta, heldu den igandean Besta Berri ospatuko da, meza (10:30) eta ondotik prozesioa. Arratsaldean beti Makeako elizan bezperak iraganen dira (16:00).
Gaztek parte hartu nahi badute, gomita luzatua zaie.
...Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
"Aiyana" elkarteak antolaturik, ekainaren 18an herriko plazan gaueko merkatua iraganen da (18:00). Arno eta garagardo jastatzea, Ohetako izozkiak eta beste ekoizpenak salgai izanen dira. Zurezko jokoak ere izanen dira. Han berean jaten ahalko da (18:00-20:00). Arratsean (22:00) linternak igorriak izanen dira eta Antoniok eskaini "su ikuskizuna" begiratzen ahalko da.
...Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
"Errolanen urratsetan"
"Errolanen urratsetan, Euskal Herriko artearen historia baten alde" Jean-Yves Roques eta Pantxix Bidartek emanen duten hitzaldia da, Ospitalean, ekainaren 17an (19:00). "Errolanen urratsetan"Jean-Yves Roquesek idatzi eta irakurri testuek, Pantxix Bidartek, Bitoriano Gandiagaren euskarazko olerkietan sortu konposizioeri erantzuten die.
Ikusgarria kitorik da, tokiak mugatuak izanez hobe 05-59-37-97-20 deitzea.
Bestalde, "1620. Loraldia:...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
338 hautesleetarik, 143ek ez dute bozkatu (%42,31); 189 boz bali izan dira.
Mathilde Hary (EHBai) 54 boz (%28,57), Florence Lasserre (Ensemble) 47 boz (%24,87), Sandra Pereira-Ostanel (Nupes) 33 (%17,46), P. Lesellier (RN) 24(%12,70), H. Susbielle 15 (%7,94), S. Roubins 5 (%2,65), H. Pathias 4 (%2,12), T. Riche 3(%1,59),A. Pillot 3(%1,59) eta B. Gil 1.
5. bozka-eremu huntan Florence Lasserre oraiko deputatua lehen atera da (%33,98), bigarren Sandra Pereira-Ostanel...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Kermeza
Bi urtez Covidak ezeztatu badu ere, hauteskundeen bigarren itzuliak aurten ez du trabatuko Uztaritzeko kermeza, heldu den igandean ekainaren 19an eginen baita. Huna egitaraua: meza nagusiarekin hasiko da (11:00), Labourdins elkarteko soinulariak lagun, zintzur bustitze (12:30) eta ondotik bazkaria (20 eurotan), Jondoni Bixintxo eskolako aterbean. Arratsaldea animatzeko izanen dira loteriak, haurrentzat jokoak eta miragile bat haur eta helduen jostagarri....
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Bi sortze
Azken aste hauetan bi sortze ukan ditugu. Maiatzaren 3an sortu da Baptiste Gabriel, Lau Haizetara Etxexuriko bideko Marie Billard eta Loïck Munoz-en semea. Maiatzaren 8an, Unai, Arbasoeri etxeko Myriam Daugreih eta Jerôme Errecart-en semea.
Zorionak gurasoeri eta ongietorri gure bi herritar berrieri.
Legebiltzarreko bozak, lehen itzulia gure herrian
Horra nola iragan diren gure...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016