Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Erromardin hondakin bilketa
Ekain hastapenean Erromardin hondakin bilketa iragan da, 80 bat pertsona hurbildu dira. Hondartzan bildu zikinak ondotik bereiziak izan dira, CAPENA egiturak finkatu moldean. Ohartu dira gehienik plastikozko gauzak direla botatuak. Bilketa bururatu eta, auzo hortako 3 jatetxek eskaini otordua denek elkarrekin jan dute.
Bestak Begiralea elkartearen bidez
Begiralea herriko euskal kultur elkarteak ere, herriko...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Lagunak eskubaloiak jokalariak xerkatzen
Lagunak eskubaloi taldeak jokalariak xerkatzen ditu. Eskubaloian artzeko gogoa duenak, Facebook-en bidez harremanetan sartu behar du, baldintza bakarra 16 urte baino gehiago ukan behar da.
Euskal Herriko Laborantzako gaztaina ekoizle taldearen bisita
Gaztaina ekoizleen taldeak, Makeako gaztainadiak bisitatu ditu. Oihan-ibilbideak, gaztainondoen errehabilitazio moldeak, eritasunak... hor...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Ekhi Besta
Hilaren 24an (17:00), udako solstizioaren kari, urtero bezala, herriko pilota-plazan izanen da herriko ikastolako Euskaraz Bizi guraso taldeak antolaturiko besta. Krakada, sua, kantak eta dantzak. Iduzki begia zeruan, sorginak dantzan Urruñan.
Bidasoa ibaia garbi
Birziklatu elkarteak eta Lesaka, Bera, Biriatu, Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribiko Herriko Etxeek "Bidasoa ibaia garbi" izeneko ekimena aurkeztu zuten...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Kermeza ezeztatua
Joan den ortziralean prefeturatik etorri agindu baten ondorioz igandean beharra ginuen kermeza ezeztatua izan da, berote handi horrek ukan zezaken eraginagatik. Herriko Etxeak ere gomendatua zuen zuhurtzia handiena. Kermeza hunen berri parropiak ukanen du heldu den hilabete hortan. Halere Errobiko Salbatore-ri lotua baita heldu den igande huntan, 26an, Haltsuko kermeza oraino segurik atxikia da. Ongi etorri hoberena segurtatua da Haltsun...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Urruña aldizkariaren 3. zenbakia
Jadanik salgai da Urruña aldizkariaren 3. zenbakia ohiko denda eta ostatuetan: Dongaitz trinketean, Tabako bulegoan, Aldako burdindendan, Urrutia harategian, Xaia ostatuan, Turismo bulegoan... eta abar. 172 orrialde koloreetan Urruñari eskainiak eta urruñarrek eginak. Herrian ezagunak diren pertsonen kolaborazioak irakurtzen ahal dira: Xerar Urrutia, Ixabel Etxeberria, Ioritz Larraza, Odei Barroso, Haizpea Abrisketa, Ttotte...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Antzerkia Kixkarekin
Igande huntan, ekainaren 19an (16:30), Kixka antzerki konpainiaren eskutik, ikuskizun ederra aurkeztua zauku Larrekon. Lehen partean, oren erdi baten iraupenarekin, haurren sorkuntza plazaratua izanen da. Ondotik, helduen tailerrak presentatuko du ekitaldi bateko antzerkia, Guy Foissy eta J.P. Alègreren omenez, oren bat et'erdi iraunen du. Sartzea urririk da, parada ezin hobea da Kixka, herriko antzerki konpainiaren lana deskubritzeko eta nork...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016