Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Deputatu bozak
Bigarren itzulian, joan den igandean, bi hautagai ginituen parez pare: Annick Trounday (Ensemble) eta Iñaki Echaniz (Nupes). Gure herrian, zerrendetako 596 bozdunetatik 301ek bozkatu dute (%50,5), xuri 26, ez bali 3. Iñaki Echaniz 137 boz, Annick Trounday 135. Orokorrean, laugarren bozka-eremuan, Echaniz nagusitu da (%50,1), Annick Trounday gutitarik galtzaile (%49,9). Biarnes ezkertiarra dugu beraz deputatu berria.
Hirukasko...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Arberoa Eguna 25ean
Ekainaren 25ean, Arberoa Eguna Donamartirin iraganen da. Goizeko haurren ikusgarriaren ondotik, ohizko bazkaria izanen da, 16 eurotan helduentzat eta 5 eurotan haurrentzat (piknika). Tokiak erreserbatzeko zenbaki huntarat deitu 06.84.49.31.35, ekainaren 22ko berantenik.
Arratsalde bukaeran (19:00), talo eta musika Gaitamik taldearekin!
Besta Berri 26an
Hiru urtez geldirik...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Azme Iratzean, izar bat gehiagok argitzen du etxea, zeren jakin dugu atseginekin nekatto ttipi bati ongi etorri egin diotela.
Cédric Lucu eta Sylvie Mercapide burasoak lorietan daude eta ahizpa ttipia ere dudarik gabe. Beraz Alba ixtante jostatzen ahalko da Paola sortu berriarekin. Osagarri on desiratzen diegu eta goresmenak burasoeri bai eta amatxi-aitatxieri.
...Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Bulta huntan bada Ziburun eztabaida asko Bi-Kaleak etxeguneaz, 12 bizitegi, erdiak sozial mailakoak,eraikitzen ari-eta. Bi karrikaren juntan, izenak erakustera emaiten duen bezala. Ondo hartako jendea arrangura, obra horiekin ingurumena funditzen dela, familia zonbaiti bixta ere kentzen. 37 arrangura desberdin baditu agertuak auzoko jende horien artean muntatu elkarteak. Paueko auzitegi batek aztertu ditu, gehienak baztertu bainan hiru bere gain hartu. Ondorioz, hiru hilabete barne xuxentze...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Ikastolako besta
Lehengo astean izan ziren bero izigarriengatik, larunbatean gure departamendua alerta gorrian ezarria izan zen. Beraz egunean zehar ikastolak antolatu zituen ekimenak eta animazioak, 50 urteak ospatzeko, ezeztatuak izan ziren. Aldiz arratsean, airea goxaturik, jendea hurbildu zen plazako estalira, talo jatera eta kontzertuak entzutera. Bertzalde, bazkariko txartela dutenek dirua berreskuratzea posible dute telefono hontara deituz: 06-10-93-73-04 edo...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Ekainaren 25ean, Garaziko Ikastolak 50 urte beteko ditu. Besta eguna antolatua du. Goizean soka dantzarekin hasiko da (11:00), Donibane Garaziko hainbat tokitik abiatuko dena, Herriko Etxean elkartzeko. Nahi duenak bidean soka dantzari juntatzen ahalko da.
Gero, Garaziko Ikastolan elkartuko dira (12:30) aperitifa eta bazkariarentzat, haurrentzat piknika ukaiteko parada izanen da.
Belaunaldi guziak bertan izaitea espero da. 1972an, 14 haurrekin, "Garaziko Ikastolak" Donibane...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016