Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Sortze À¢'€'" Nahiz doluak nagusi dauzkagun, plazer egiten du sortze baten berriak. Guilsou Sylvain eta Alice bikotearen familia hirugarren nexkato batez emendatu da. Goresmenak eta goraintzi burasoeri, bizi zoriontsu luzea Eztine ttipiari.
Dolu À¢'€'" Nahiz gazterik utzia zuen gure herria, Graxi sortzez Bidegorry gure elizan eman ehortz mezatik lekora, gure hilerrietan ehortzia izan da, aitama eta haurride baten aldean, bere nahiaren arabera....
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
"Ikastolafest"
Ortzaizeko ikastolak maiatzaren 28an (20:00), kontzertu gaualdia antolatzen du, Airoski kiroldegian.
Talde ospetsuak entzunen dira: Xiberoots, Zetak, Gatibu eta Matraka Elektrotxaranga.
Oraindanik txartelak salgai dira, 20€tan aitzinetik hartuz, Maulen Xiberobion, Ortzaizen Menta liburutegian, Baionan Elkar saltegian, Donibane Garazin Parisenian, Donapaleun Bertso Amikuzen eta Hazparnen Xuriatea ostatuan.
Egunean berean ere salgai...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Albert Kaempf omenduz
Luzaz eta luzaz Albert Kaempf zena biziki ezagutua izana da Ziburun eta ondo horietan. Erakasle bezala eta bereziki musikaren sailean, Estudiantina elkartea kudeatzen zuela 50 bat urtez, arta handiz eta ikaragarriko jeinu nasaiarekin. Bestalde, errugbilari arraroa, hoberen-hoberenen artekoa bere gazte denboran. Itsasun sortua. Aitaren aldetik Alsazia eskualdekoa, bere aitatxi Baiona aldera jina 1870eko gerlatik landa, ez baitzuen alemanen legepean...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Latseko erreka
Iragan ostegunean, apirilaren 28an, arratsalde erditan, herritar eta ibiltari batzu ohartu dira Latseko errekako urek kolore eta usain bitxia zutela. Handik berehala, Errobi errekako ur guziek kolore hori-gorraila hartu dute.
Itsasuko Herriko Etxetik, berehala abisatuak izan dira Elkargoko eta Baionako uraren arduradun eta zerbitzuak, Departamenduko arduradunak bezala. Latsen hartua den Baionako...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Ohidurak aldatu
Bigarren aldia da (CPIE) Euskal Herriko ingurumenaren alde lan egiten duen egiturak, Euskal Elkargoaren laguntzarekin janariaren aldeko desafioa abiatzen duela. Udaberria, bakotxaren jateko moldeak aldatzeko mementoa omen da. Hauxe da parioa: elikadura iraunkor baten alde egitea, janaria erostetik ondarkinen tratatzeraino, buxeta emendatu gabe eko-jestu xinpleak garatuz. Molde iraunkorrean elikatzeak erran nahi du sasoinekoa jatea, tokikoa, gure...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
"Saga Ikastola" antzerkia
Izpuran arrakasta handia ukan du "Saga Ikastola" antzerkiaren lehen emanaldiak. Garazi eta Munhoa ikastoletako burasoek dute Pantzo Hirigarairen obra berria landu, Garaziko ikastolaren 50 urteak ospatzeko. Arberoa ikastolak gomitatu ditu, maiatzaren 13an (20:30) Armendaritzen emana izanen da, aitzin eta ondotik jatekoa eta edatekoa segurtatua izanen da.
Armendaritzen Pantzo Hirigarai ezaguna da, azken urtetan udako antzerkiak idazten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016