Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Askaingo ikastolak, Aiguaclara kontsumo arduratsu eta ekologiko kooperatibako laranja eta
mandarinak salgai ditu. Izan bat edo bertze, bakoitza 10kg-ko kutxetan dira eta 25€ balio dute. Bi kutxa hartuz sorpresa ttiki bat izaten da. Manaketa abenduaren 9a arte egiten ahalko da mailez:
ore-lo-x@hotmail.fr edo WhatsAppez: 06-82-34-86-29. Izena, kutxa kopurua eta telefono zenbakia eman...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Ibilki egitarauaren bitartez, Euskal Kultur Erakundeak sustatu eta bultzatzen du euskal antzerkiaren hedapena eta herriekin izenpetuak dituen hitzarmenekin Azkainen "Besteen Kalea" antzerkia ikusten ahalko da abenduaren 12an, Bil Toki gelan (17:30), Jour de Fête konpainiak emanik.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Abenduaren 4an, Uztaritzeko Louis Dassance ikastolak zinema gaualdia antolatzen du (17:00), haurrentzat euskaraz, Bilgune gelan. Emanen da Asterix "Edabe magikoaren sekretua". Bainan zine emanaldiaren aitzinean musean hartzen ahalko da, pare bakotxa jende heldu eta haur batez osatua izanen dela. Antolakuntza errexteko izenak eman behar dira telefono huntara: 07-86-29-50-27. Momentu goxo bat pasatzeko parada. Osasun karta derrigorrezkoa izanen da ikusliar eta parte hartzaile guzientzat bai...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Uztaritzeko Gazte Informazio guneak familiaren eguna antolatzen du, heldu den abenduaren 11n, larunbatarekin (9:30-17:30). Osasunari buruzko jokoak, antzerkia, gozamen tailerrak, musika eta lagunarteko momentuak hitzorduan dira. Egitaraua ikus daiteke ere afixetan. Urririk den ekitaldi horrekin, bada familian egun goxo baten pasatzeko parada. Bilgune gelan iraganen den egun hortara gomita luzatua da deneri. Tailerretan parte hartzeko hobe aitzinetik izenak emaitea, Gazte Informazio...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Uztaritzen ohiko Eguberriko merkatua iraganen da, abenduaren 4an, Hiribehereko pilota plazan (9:00-14:00). Aurkitzen diren ekoizpenez bestalde izanen dira artisauak beren Eguberriko opariekin eta apainketak egiteko behar guziekin. Erran gabe ere doa Bizar Zuri hor izanen dela, publikoan haur eta helduen plazerarentzat. Janari eta edari segurtatuak izanen dira tokian berean. Merkatu on deneri.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Hedabide askotan zabaldu da Lesbats mediku eta lehengo auzapezak diru bihurtze batzu egin dituela, CPAM asurantza kesaren kaltetan. Xuxen egia eta gezurra nun den, agian agertuko da ondoko egun eta astetan. Gisa guziz herriko hautetsi ohi batentzat publizitate txarra.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016