Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Larrazkeneko lehen elurrek gure mendiak estali dituzte aitzineko egunetan. Oilandoi, Trenpeta, Hautza, Pagolegi, Jara eta beste, denak xuri xuriak! Negu mineko itxura hartu dute gure bazterrek, jadanik urtarril edo otsailean bagine bezala.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Emaitza gazi gozoak Zaharrer Segi elkartearentzat, Euskal Herriko esku-huskako txapelketetan.
Artekoetan, finalerditan doi-doietarik galdu dute Eneko Ibarrola eta Xan Aizpuruak 38-40 Senpereko Lopez eta Lazkanoren kontra.
Helduen 2. mailako final-laurdenetan ere, Mathieu Ascery-Beñat Iribarren galtzaile 37-40 Donapaleuren kontra eta Franck Elgar-Xabi Alcasena 34-40 Urruñaren kontra.
Haatik, helduen lehen mailan David Barreneche eta Andoni Larre, Donapaleuko...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Heldu den Ibiakoitzean, abenduaren 4an ospatuko dugu Eguberriko merkatua, plazan: tokiko ekoizle eta artisauen mozkinak, Baigorriko hiru eskolen mahaiak, askaria, zintzur bustitzeak eta dantza jauziak.
Abenduaren 11n, ondoko ibiakoitzean, kantu afari berezia Bixentainean. Colette Larrabururen liburu aurkezpen kantatua eginen da, 70 hamarkadako kantariekin eta ondotik kantu afaria. Xehetasun gehiago heldu den asteko alean. Kasu, tokiak mugatuak izanki,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Norbaitek badaki nun den ifernua? Edo infernua gero eta gehiago erraiten den bezala? Joan den egunean jakin da ziburutar multxo bat badela ifernuan ibilia! Eta hori Euskal-Telebistari esker! Sinesten ahal dea holako gauza bat? Jendea mila dudamudetan zegoela-eta horra nun lekukotasun zonbait agertu diren kasik bat-batean, baietz eta baietz, ifernu bat badela hor berean, Ziburutik batere ateratu gabe ere. Euskal Telebistak Ziburun muntatu du alabainan, eta ziburutar talde batekin, "Herri...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Ziburuko bigarren auzo-komitea muntatua izan da Erreka-Zahar eta Gurutze Saindu auzoaldetan bizi direnentzat. 35 lagun bildu dira. Batzuk ez zuten elgar ezagutzen ere, hor egin dituzte ezagutzak. Biltoki baten eskasa azpimarratua izan da, ikusi behar nun zer egin ditakeen. Komitearen buru jarri da Marion Leroux eta idazkari Amélie Luyat.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Sortze
Joan den ebiakoitzean Munixtako Christelle Goyhenetche eta Urepele Arotz Zelaiko Mattin Alfarori lehen haurra sortu zaiote, semea, Mikel deitu dutena. Familia hau Aldude Munixtan bizi da.Goresmenak Christelle eta Mattin eta ongi etorri Mikel ttipiari.
Heriotze
Berrikitan, Akizen zendu da Etxalakutoineko Marie Thérèse. Duela 103 urte hamaika haurridetako familia batean sortua, seme baten ama zen. Joan den astean, Arrangoitzen, Marie...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016