Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Yves Ugalde Baionako kultura arloko axuantak eta Eguzki Urteaga Eusko Ikaskuntzako presidenteak, joan den ostiralean, 2020ko "Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria" sarien banatzearen berri eman dute.
"Jean-Mixel Larrasquet" deitu ohorezko saria: Claude Iruretagoyenak eskuratu du. Hamarkadetan zehar probintzia guzietako euskal dantza tradizionalen errepertorioa aberasten lan egin du, jantzien inguruko ikerketan ere anitz inplikatu da.
"Euskal Kultura" saria:...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Antzerki emanaldia
"Atzerrian lurra garratz" izeneko antzerkia, Polo Beyris-en emana izanen da, abenduaren 3an (19:00). Ander Lipus eta Laura Peganos dira aktoreak. Sartzea: 7€.
Bretainiarrak Biltxokon
Brezhoneg eta euskara uztartzeko xedearekin, Biltxokok Fest'Noz ekimena abenduaren 4an antolatzen du. Egun osoan (10:30-23-45) animazio desberdinak proposatuak dira. Ria d'Etel...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Xanpol Urrutia ezaguna da Urruñan, herriko harakin fina delako, eta baita ere mendizale amorratua delako. Euskal Herriko mendiak maiz korritzen ditu, Iparraldean zein Hegoaldean. Jaz Kilimanjaron, Afrikan zehar, ibili zen eta aurten, berriz, Himalaian barna, sei mila metroko mendi gailurretara igoz. Laster gurekin izanen dugulakoan, lerro hauetatik agur beroa igortzen diogu.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Hilaren 24an, asteazkenarekin eta Euskal Elkargoak antolatu 100 ekimenen barruan, "Latsagietako Eleak" ipuin kontaketa izan zen Lokala elkartean, Joseba Martin Aialak kontaturik 10 urtetik goitikoendako. Bost istorio ziren, eta aldi bakoitzeko, emazte bat zen protagonista.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Hilaren 16an, asteartearekin, salgai ezarri zuten ohiko tokietan: Dongaitz ostatuan, tabako bulegoan, Urrutia harategian, Aldako burdindegian, Xaia ostatuan, turismo bulegoan... 166 orrialde kolorez eta Urruñari eskainiak. Gehien-gehiena euskaraz. Prezioa: 10 euro.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Azaroaren 13an, larunbatarekin, Zizkoitzeko lepoan, Urruñako Herriko Etxeak oroigarri bat ezarri zuen Pantxoa Saint-Esteben zizelkariak, duela 30 urte Maurice Abeberri euskaltzalea omentzeko, bazter hartako harrietan egin zuen lan ederra sariztatu nahian.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016