Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

Pilota trinketean

2. maila: Mougica Iban-Lecuona Aritz galtzaile 40-29 Noizbait-en kontra. 4. maila: Alfaro Ellande-Elizalde Lauran irabazle 40-34 Mauleren kontra. Artekoak: Iriarte Eñaut-Iribarren Oihan irabazle 40-24 Mauleren kontra. Gaztetxoak: Pradere Onaitz-Saint Martin Joanes galtzaile 40-39 Kapito Harriren kontra eta Aguirre Arkaitz-Semerena Eneko irabazle 40-15 Eskulariren kontra. Kimuak:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

AMIKUZEko berriak

Arrangurak Leclerc saltegiaren ber-plantatzearen inguruan

Aiziritzen plantatua den Leclerc saltegiak lekuz aldatu nahi du, orainko tokian ez duelako lekurik aski produktuen biltegiratzeko. Hortarako Herri Elkargoarekin harremanetan da, azken hunek ondoan dituen laborantzako lurretan instalatzeko. Egitasmo hau hiru urte huntan abiatua du eta azken herriko bozen ondotik Amikuzeko poloko hautetsieri joan den maiatzean bere proiektua aurkeztu du. Leclerc-eko buruzagiek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

UZTARITZEko berriak

Euskaltzain

Joan den astean hedatu da berria, aspaldi Uztaritzen bizi den gure adiskide Daniel Landart ohorezko euskaltzain izendatua izan dela. Urte luzetan Euskal Kultur Erakundeko zuzendari-orde egon da. Bere idazlanengatik, bai antzerkian, bai liburuetan eta euskaltzain urgazle izan ondoan, zalantzarik gabe ohore hori merezitua du. Beti segitzen du ere Uztaritzen ''Mintza lagun'' ekitaldiak zuzentzen, euskaraz mintzarazten laguntzeko sobera trebe ez diren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

URRUÑAko berriak

Urruña aldizkariaren 2. zenbakia

Azaroaren erdian plazaratu zuen Urrunaga elkarteak Urruña aldizkariaren bigarren zenbakia. Haien asmoa da urtean bitan, maiatzean eta azaroan, zenbaki bana plazaratzea. Bigarren zenbaki hau lehena bezain ederra eta aberatsa da, kolorez egina. Osora 166 orrialde, gehiena euskaraz, Urruñaz edo urruñarrek eginak. Urruñan ezagunak diren izenak ikusten ahal dira artikuluen izenpeetan: Xerar Urrutia, Ixabel Etxeberria, Joritz Larraza,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

DONIBANE LOHIZUNEko berriak

Panpi Laduchen heriotza

Eritasun luze baten ondorioz, Panpi Laduche 66 urtetan hil da. Sortzez azkaindarra bazen, anitz urte hauetan Donibane Lohizunen bizi zen, herriko kontseilari egon zen Alliot-Marieren garaian.

Pilotari ezaguna, txapelketa anitz irabazi ditu, euskal kulturaren atxikimendua zeukan, bereziki kantuz aritzea gustukoa baitzuen, "Orhoit" diskoa argitaratu zuen.

Bere ehorzketak joan den astelehenean Donibaneko elizan iragan dira, pilota...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

BAIONAko berriak

Dama ikusgarria

Michel Portal antzokian Dama ikusgarria emana izanen da, abenduaren 12an (17:00). "Dama" Mundarrain mendian gertatu omen den leiendatik abiatuz, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu, musikatu eta dantzatua da. Jokin Irungarayk 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, mendi kaskoko ikuspuntutik, euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun. Taula zuzendari laguntzaile Maika Etxekopar, musika sorkuntza Ximun Garat, Bastien...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016