Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Eguberriko merkatua
Eguberriko bestak heldu direla eta, abenduaren 11 eta 12an merkatu berezia antolatua da, Gazteluko merkatu gunean. 32 erakusketa mahai izanen dira eta tokian berean jaten ahalko da. Haurrentzat animazio desberdinak iraganen dira.
Mendi Zolan kultur guneak 10 urte
Mendi Zolan kultur guneak 10 urte ospatzen ditu, karia horretara abenduaren lehenetik abenduaren 18a arte erakusketa berezia antolatzen du. Erakusketa horrek...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Heriotze
Gan den asteartean, hazilaren 30ean Panpi Laduche pilotari eta kantari ezaguna zendu da. Pilotari aditu eta trebea, pilota joko ezberdinetan, txapel frango irabaziak! Berak egin dituen gauzen artean hainbertze balitekenez errateko, hemen justu aipatuko dut 1978an jokatu zuela Tolosarekin batera, Pirola eta Salbidearen kontra, ikastolen alde antolatua izan zen lehen partidan. Ondoko urtetan ere segitu zuen bere ekarpena egiten Seaskarentzat antolatu ziren...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Aspaldiko ohidura da, Eguberriko bakantzak aitzin, Mendi Alde eskolako haurrek ikusgarria emaitea.Aurtengo gaia, Jean de La Fontaine-ren alegiak dira. Gomita igandeko, abenduaren 12an (15:00), Sanoki zinegelan zabaltzen dute. Urte guziz arrakasta ederra biltzen duen emanaldia da eta memento goxo baten pasatzeko parada. Orori ongi etorri hoberena segurtatua izanen zaio.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 07a
Pilota
Bi galtze eta garaipen bat, huna Zaharrer Segiko pilotarien emaitzen bilduma, Euskal Herriko esku-huskako xapelketan, joan den aste hondarrean.
Gazte B mailan: Ttale Dupuy eta Xan Urrizak finalerditan 37-40 galdu dute, Hazparneko Noizbait-en kontra. Florient Roux eta Iñaki Uhalde ere galtzaile 38-40, helduen 4. mailako final-laurdenetan.
Haatik, B artekoetan, Mattin Inda eta Eñaut Salaberri...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Azaroaren 20tik 28a arte hondarkinen murrizteko Europako astea izanki, karia horretara Donibane Garaziko gazteen herriko kontseiluak gertakaria antolatzea deliberatu zuen. Herritik haratago, Donibane Garaziko lizeoko eta kolegioko ikasleekin elkarlanean antolatua izan da. Gazte guziak deitu ditu, azaroaren 24an, hondarkinen biltzera, Jai Alaiaren eta Zitadelaren inguruan, baita Laurhibar auzoan. Hondarkinak bereizi dituzte, hondakindegira erraman aitzin. Tokiko elkarteek (Avenir, CPIE, Bil...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 02a
Abenduaren 12an (17:00), Garaziko eta Munhoa ikastolek igande goxo baten pasatzeko gomita igorri daukute, Jai Alaian iraganen dena. Lehen partean Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko korala entzungai izanen da, ondotik Baionako Polifoniak eta bururatzeko A Cispra Korsikatik etorri taldea.
Txartelak aitzinetik 15€tan erosten ahal dira: Baigorriko Spar saltegian, Donibane Garaziko Zarzabal okindegian, Donapaleuko Pagola dendan, Uztaritzeko Hemengo dendan, Kanboko Fashiontakoin dendan,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016