Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Kultura euskaraz
Abenduaren 12an, igandearekin, Kultura Euskaraz, euskal sorkuntzaren hitzordua, 2 ikuskizun eta kontzertu bat proposatzen ditu, Harri Xuri gelan.
Formol Laborategia konpainiak "Album" ikuskizuna aurkeztuko du (15:00) nerabe munduari buruz, ondotik "Habia Hari" eta "Ahotsen Hirukotea"-k kontzertua emanen dute (17:00). Bururatzeko Artedrama konpainiak (18:30), "Atzerrian lurra garratz" antzerkia aurkeztuko du.
Arratsalde osoan, Itsasuko AEKak...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
"Michel Labeguerie iturri, Peyo semea kantari"
Abenduaren 11n, larunbata (20:30), Vauban gelan, "Michel Labeguerie iturri, Peyo semea kantari" kantaldia iraganen da. Peyo Labeguerie, Amaia Riouspeyrous, Mixel Ducau, Juantxo Zeberio, Amaiur Carajaville, Pello Ramirez, musikari eta Koldo Amestoy kontalaria entzunen dira.
"Mixel Labeguerieren Lagunak" eta Donibane Garaziko Herriko Etxea antolatzaile.
Kantaldi...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Eskubaloia
Aro txar eta latza izanagatik jendea polliki bildu da herriko taldeen sustengatzeko. Airoski banda hor zen giroa ezartzeko, bainan aurkariak azkarrago direlarik amore eman behar da, bertzerik ezin egin.
Nazional 2 mailan, Irisartarrek galdu dute 30/38 Bordeaux-Bruges-Lormont taldearen kontra.Erregional mailan 17 urtez petik, Irisarri eta Atharratze uztarturik osatu taldeak, Aspom-Begles taldearen kontra 26/29galdu du. Azken hau multzoko lehena da,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Eguraldia ez bazen aldekoa ere, larunbat goizean 300 bat jende Marieneko parean salduak diren lurretara bildu dira. Nahi Dugun Herria oposizioko abertzale taldeak zuen mobilizazio deialdia egina, Lurzaindia elkartea elkarretaratze horri juntatu da.
Marienetik abiatu da manifestazioa eta Herriko Etxe aitzinean bururatu, herriaren itzulia egin eta. Argitxu Hiriart-Urruty eta Amaia Beyrie Nahi Dugun Herria oposizioko hautetsiek hitza hartu dute. Salatuz proiektu hori zentzu gabea dela,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
Makeako joko berri pala txapelketa urtarrilaren 4an hasiko da. Oraindanik izenak eman behar dira, lekua mugatua izanez 06-45-63-25-47 numerora deituz, azken epea abenduaren 20a. Izena emaiterakoan, jokalari parea noiz libro den zehaztu beharko da, bai eta zein mailetan ariko den.
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a
San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik, hazilaren 27an, larunbatez egun guzian iragan da, Lur Berri gelan. 18 mahai baziren, burasoena bestalde, azkeneko huntan gauza guziak berek eginak zituzten, lan handia eramanik. Denek bazituzten gauza ederrak, partikularki haurrentzat, zeren Eguberri hurbildua baita, helduentzat ere denak batzuk bertzeak bezain ederrak. Buraso batzuk haurrak mozorrotu dituzte, behar zen ikusi nola kontent ziren. Jendea ibili da, bainan ez usaian bezala, erran...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016