Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Gaintiar Gazteren ateraldiak
Heldu den Eguberriko oporrentzat, Gaintiar Gazte elkarteak bi animazio egun antolatzen ditu, Aldudeko ibarreko eta inguruko gazteentzat.
Lehena: 12-17 urteko gazteentzat abenduaren 27an, ateraldia Baionara, goizean argazki joko handia Baionako zentroan eta arratsaldean bowlinga eta Eguberriko merkatuaren itzulia. Egunaren prezioa 25 euro.
Bigarrena: 4-11urteko haurrentzat abenduaren 28an, Alduden (10:00-18:00), goizean antzerki...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Bertsu afaria Behaskanen
Bi urtez pausan egon ondoan, bertsu afaria berriz heldu zauku. Aurten Behaskanen antolatua da, abenduaren 18an, ibiakoitzez (19:00). Gipuzkoatik bi bertsulari etorriko zauzkigu: Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi. Bi bertsulari hauek, bi belaunaldi ordezkatzen dituzte eta biak plaza anitzetan ibili dira.
Afaria, Gozo Gosek prestatuko du.
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a Uholdeen agerraldia Senperek betidanik lotura berezia ukan du Urdazuri ibaiarekin, gehienetan maitasunezkoa, arteka beldurgarria. Joan den ostegun arratsaldean amets gaixto bilakatu da, hiru asteko euriteen ondorioz, bere errekatik atera baita bazterrak kalteturik. Zorionez jendetan ez dago biktimarik izan, halere etxebizitza batzu hunkituak izan dira, kaltetuenetan karrika nagusiko komertzio andana bat, hemen autoen joan jinek okertu dute pixka bat egoera....
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Senpere
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Gurashow kontzertua
Atxoarena Plazan, abenduaren 18an (15:00-18:00) "Haurrak plazara" ekimena proposatua da. Lehen partean eskoletako haurrak kantuz ariko dira, ondotik Gurashow taldeak bere ikusgarria eskainiko du. Errana denez Olentzerok ere itxuli bat egin lezakela!
...Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Zangoak Arin elkartearen elkarretaratzea
Zangoak Arin elkarteak aurtengo azken elkarretaratzea egin du, abenduaren 4an, Pleka trinketeko jatetxean. Denbora txarra zen, baina ez dira izitu, 50 ibiltariak hor ziren elgarretaratuak bazkari eder baten aitzinean. Beti bezala dena umore onean pasatu da, kantu batzu emanez eguna bukatu da. Jean Granet lehendakariak deneri ongi etorria egin du, desiratuz urteko azken egunak ongi bukatzea eta heldu den urtearenak ongi pasatzea,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a
Sagarnotegi bazkaria
Arberoako joaldunen alde antolatua, abenduaren 4an iragan zen Artetxean. Aro euritsu eta hotza zen egun hortan, kasik lotsagarria, halere jendalde ederra bildu zen, 100 lagunez goiti, horietan gazte andana handia.
Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatzen baitzen, karia hortara gure hizkuntzak leku nasaia ukan zuen, solasetan, nola ez kantuetan. Pesta goxo eta alegera izan zen burutik buru.
Arberoako joaldunentzat sustengu azkarra izan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016