Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Uztaritze

Heraitzeko kaperaz

Azaroaren 28an igandez ospatu da Santa Katalina Heraitzeko kaperan. Meza batekin hasirik, kapera betea zen berrikitan zendua den Armand Haitze gogoan, hunen obrak oroitaraziz. Meza bukatzean jendeari sorpresa bat eskainia izan zaio. Jean Lastiri, ''Les Amis de la chapelle'' elkarteko lehendakariak agertu du laburzki XII. mendekoa den kapera horren historia, norengandik datorren eta zer izana den andere serora batzuk garai batean hor ereman duten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Azkaine

Herriko kontseilu

Abenduaren 15ean (20:00), Biltoki gelan herriko kontseiluaren bilkura iragan da. Aipatuak izan diren gaiak:

- 2021eko agorrilaren 4ko herriko kontseiluaren aktaren onarpena.

- Elkarteendako 2021eko diru laguntzak.

- 2022an, 22. KORRIKAn parte hartzea.

- Azkaingo Hirigintzan Tokiko Planaren 3. aldaketa.

- RTErekin zor hitzarmen baten izenpetzea.

- Enedis Sud Aquitainekin zor hitzarmen baten izenpetzea.

-...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Hiriburu

Hiriburuko Ainhara elkartearen biltzar nagusia

Etorkizunera so, HiriburukoAinharako orotariko kirol sailaren biltzar nagusia, abenduaren 4an iragan da, Urrizburu gelan. Aipagaiak: animazio-proiektuak, elkarretaratzeak eta trukeak, joan den urrian izan zikiro-jate arrakastatsuaren ondotik. Osasun testuinguruaren arabera, ondoko gertakarien prestatzen ari da, Thomas Poilvé presidenteak erran bezala: "Maiatzeko-liliaren" lasterketarekin edo(ta) "Pintxo gaua"...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Baiona

Etorkinekin nazioarteko elkartasun eguna

Nazioarteko elkartasun eguna kari Etorkinekin,Les Bascos, Diakite eta Cimadek elkarretaratzeko deia zabaltzen dute. Pausa zentroan (Lesseps kaia) izanen da abiatzea (15:00), suprefetura aitzinera heltzeko.

Manifa bukaeran ahal bezainbat argazki eta pankarta prestatzea galdegina da, Suprefeturaren hesian zintzilikatuko dira. Migrazio ibilbideetan desagertu direnak, bai eta hemen berean hil direnakgogoratuak izanen dira....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Bidarrai

Pilota À¢'€'" Herriko lehiaketako finalak iragan berriak dira, trinketean. Huna emaitzak.

4. mailan, Ximun eta Antton Oronos 40, Fabien eta Mathieu Duclos 30.

3. mailan, Hervé Castanchoa eta Xan Oronos 40, Xan Cedarry eta Iban Revoredo 36.

2. mailan, Jean Sallaberry eta Adrien Etcheverry 40, Eneko Ibarrola eta Xan Aizpurua 24.

1. mailan, Patrick Ibarrola eta René Muscarditz 40, Mikael Massonde eta Jean Amestoy 29.

Dena arras ederki joan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Donaixti

Dolu

Adin ederrera heldua, 93 urtetan zendu da Graxiana Iratzabal Gaxtetegiko etxekandere xaharra, etxekoz-etxeko, familia ederra altxaturik.

Haren familiarekin gaude elkartasunez.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016