Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Olentzerori gutuna
Joan den astean, Urruñako haurrek gutuna igorri zioten Olentzerori. Hilaren 16an, ostegunarekin, ikastolako ttipiek Herriko Etxeko gutun-ontzian haien eskutitzak sartu zituzten. Gero goiko argazki polita egin zieten oroitzapen gisa. Orain Olentzeroren zain egon behar.
Olentzero herrian...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Olentzero
Abenduaren 18an ilunabarrean, Olentzero Mari Domingirekin Sarako plazara etorri da, behar zen ikusi haur horien bozkarioa. Olentzerok goxoki batzuk eskaini ditu eta haurrek Gabonetako kantu batzuk eman. Komertsanten elkarteak eta Herriko Etxeak krakada ofreitu dute. Bai izigarri ongi pasatu da ilunabar hori, helduak eta ttikiak, denak mahaiaren ondoan edari eta ogitartekoekin, giro fresko bainan ederra zen. Eskerrak deneri!
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a Herriko Etxetik Herriko Etxea zerratua izanen da abenduaren 23tik (ortzeguna) 2022ko urtarrilaren 2ra, idazkariaren oporrentzat. Zerbait beharrezko behar bada, bakotxak bere auzoko ordezkariarekin ikusi behar du.
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Ortzaize
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Heriotza
Erramun Minondo Eiheralarreko auzapez eta bertako "Arradoy" gasnategiko sortzailea zendu da 63 urtetan. Auzapez kargua 2001ean hartu zuen, 3. kargualdian zen, aitzin zenbait urtez kontseilari bezala egona zen. Sorterriarentzat atxikimendua bazuen, bereziki gazteak herrian egoiteko xedea ukanez, etxeak eraikitzeko proiektua abiatu zuen.
Arradoy gasnategiko partaide zen, enpresaren kudeaketa 1992an hartu zuen, 2017an utzi zuela. Berrikuntza batzuk egin...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Gerezi ondoak
Urte guziz bezala, Itsasuko Xapata elkarteak salduko ditu Itsasuko gerezi ondoak, 3 mota hautagai dira:
Peloa, Xapata eta Beltxa, hiruak"Maxma 14" delakoan xertatuak. Abenduan banatuak izanen dira.
Prezioa 20€ (15€ kidetza duten laborarientzat). Landareak eskuratzeko berme bakarra da lehenbailehen manatzea. Emailez: contact@cerise-itxassou.com, adieraziz izen,...
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Pilota: finalerdietan
Bizpahiru astez geldirik egon ondoan, Irisartarrak Pilotako gazteen mailan Mollon-Bidart eta adinekoen mailan Etcheto-Dufau Frantziako txapelgoan sartu dira. Oroitu, Euskal Herriko txapelketan, bi parek finalerdietan galdu zutela.
Joan den ibiakoitzean, Armendaritzeko trinketean, gure bi parek, final-laurdenen kontu, irabazirik sartu dira etxera. Lehenik, lehen mailako Etcheto-Dufauk irabazi dute 40-32 Bac-eko Lafitte-Palomes-en aitzinean,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016