Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Antzerki Eskolaren ipuinak salgai
Urruñako Antzerki Eskola, bere jarduera sosaz laguntzeko, haurrendako hainbat ipuin plazaratzen ari da. Jadanik bi atera dituzte: "Urtaroak" eta "Bi etxe, maitasun bera" izenekoak. Iduri ederrez hornituak dira. Salgai dira Leclerc-eko kultur gunean, Urruñako Antzerki Eskolaren lokalean eta uantzerkieskola@gmail.com delako helbide elektronikoan. Aukera ona gure haurrei opari polita egiteko.
Ur goiena, ur...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Urte berri on deneri izan Herriako buruzagi, idazle, irakurle... osasun on batekin, agian 2022an Covid zikin hori geldituko dela, goazen esperantza hortan!
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Sortze À¢'€'" Abenduaren 14an, Oihan-Xolako Elena Aguerre eta Mattin Etcheverriak ongi-etorria egin diote beren bigarren haurrari, aldi huntan alabañoa, Laura. Goresmenak eta agiantza zoriontsuenak.
Hiltze À¢'€'" Mendi-Xolako Marie Jeanne Anchordoqui zendu zaigu 87 urtetan, bihotzekoak jota. Gaztetan, Heraitzen arizan zen lanean haur elbarrituekin. 1958an ezkondu zen Pedro Anchordoquirekin....
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Urte berri on lehendabizikorik uztariztar guzieri eta segurki ere astekari hunen moldatzaile, berriketari eta irakurle guzieri. Agian aro txarrak, izurriteak edo beste zerbait gertakarik hondamenik ekarri gabe. B.S.
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Heriotze
Joan den astean lagundua izan da bere azken egoitzara Maina Ithurralde, Ametzaneko amatxi. 96 urte zituen eta familia ederraz inguratua izan da, goxatu ahal ukan dituelarik bere haurren arra-haurrak. Komertsant izanez ikusi ukan ditu bere denboran anitz kanbiamen, bereziki Konpostelako bidean dabiltzan horiekin ere harreman frango ukan baititu. Denekin Mainak bazakien ongi etorri ederraren egiten eta haren oroitzapen ona egonen da ezagutu dutenen...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Sortze
Plazerekin jakiten dugu Arozteian Gérard Salla eta Céline Uthurralt-i biritxiak sortu zazkiotela, hauek direlarik bi nekatto, Emilie eta Myriam deitu dituztenak. Aski laster Iban anaiak jostatzeko lagunak ukanen ditu.
Goresmenak burasoeri eta sortu berriek izan dezatela osagarri eta bizi urosa!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016